

- ANAITONAK | Iruñeko Katedralera egingo diren bisita gidatuetarako azken plazak! Anaitasuna eta Katedralaren artean erdietsitako akordioari esker, lehenengo bisitaz gozatu dugu. Oroi ezazu ezen, klubeko bazkidea bazara eta 65 urte baino gehiago baldin badituzu, oraindik garaiz zaudela datorrenetan izena emateko. Azaroaren 13an, 20an eta 27an izango dira, 10:30ean guztiak. Inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan. Plazak ez betetzekotan, inskripzioak 65 urte baino gutxiagoko bazkideei ere irekiko zaizkie.
- Eguberrietarako zure eskubaloi kamiseta eska dezakezu jada! Egin ezazu formulario hau osatuz.
- Gimnasioaren alboan kokaturiko hamakak gordetzeko eremutik zure aulkia jasotzeko azken egunak.
- Datorren astean, mantentze-lanak direla eta, zona termala itxita geldituko da.
- Datorren azaroaren 12an, asteazken goizean, ikasteko gela itxita mantenduko da mantentze-lanak direla bide.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Adrián Glaríak brontzezko domina lortu du Munduko Txapelketan etorkizun handiko gazteen selekzio nazionalarekin. Zorionak!
- Joan den asteburuan, Laura Chaferrek brontzezko domina erdietsi zuen arrankadan halterofiliako espainiako selekzioarekin 23 urtetik azpiko Europako Txapelketan. Zorionak, Laura!
- Halterofilia Anaitasunako 17 urtetik azpiko taldea Liga Nazionaleko txapeldunorde atera da eta horri esker, otsailean, Madrilen gauzatuko den 18 urtetik azpiko Espainiako Koparako sailkatzea lortu du. Bejondeizuela, gazteak!
- Larunbat honetan, igerileku estalian, benjamin, kimu eta haurren Nafarroako Ligaren jardunaldi berri bat burutuko da. Zorte on gure igerilari guztiei!
- Eskura itzazu hemen larunbat arratsalde honetan Katedralean jokatuko diren Emakumezkoen Anaitasuna-Zuazo eta Anaitasuna B-Egia norgehiagokez gozatzeko zure sarrerak.
- KRONIKA | ANAITASUNA (LIGA) | Anaitasuna irmotu da Katedralean (34-26). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- KRONIKA | ANAITASUNA (ERREGE KOPA) | Anaitasunak garaipena lortu du Errege Kopako estreinako partidan (30-33). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- KRONIKA | AMIXALAN ANAITASUNA | Porrota Katedralean Loeches-en aurka (2-6). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- Ondoko hauek dira eskubaloi zein areto futboleko sailen markaketak asteburu honi begira.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.


















Comments are closed.