

- Datorren abenduaren 20an, larunbatarekin, 18:00etatik aurrera, Anaitasunako jaiotza inauguratuko dugu. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dugu, tabernako 4. gelara gerturatzen den bazkide ororen eskutitzak jasoko dituztelarik. Gainera, txokolatada eta gaztaina banaketa izango dira. Zatoz!
- INFORMAZIOA | Anaitasuna ‘Gota de Leche Pamplona’-rekin bat egingo du egoera zaurgarrian aurkitzen diren ume eta haurrei emateko produktuak biltzeko helburuarekin. Irakurri adierazpen osoa hemen.
ADIERAZPEN OFIZIALA | Construcciones Izquierdo Ibáñez-ek Anaitasunako babesle bezala berritu du. Anaitasunak eta Construcciones Izquierdo Ibáñez-ek hitzarmen bat adostu dute enpresak entitate berdearen babesle izaten jarrai dezan egungo 2025/26 denboraldian zehar. Modu honetan, Construcciones Izquierdo Ibáñez-en logoak lehenengo taldeko kamisetaren eskuin sorbaldako aurrealdea hartuko du, bai eta Katedraleko beste publizitate-eremu batzuk ere. Construcciones Izquierdo Ibáñez Berrioplanon kokaturiko enpresa bat da, eraikuntza lan eta proiektuetan aditua. Eraikuntza arloko ebazpenetan eredutzat finkatu da bere zerbitzuek eskaintzen duten aniztasun eta fidagarritasunari esker. Horrez gain, bere bilakaerak eta bere prozesuen optimizazioak bezeroei konponbide eraginkor, azkar eta kalitaterik gorenekoak ematea ahalbidetzen die.
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Casa Jesús Mari, Cafetería Elizalde eta El Rebote, Euskal Pilota saileko babesle berriak. Anaitasuna Casa Jesús Mari, Cafetería Elizalde eta El Reboterekin akordio batera heldu da Euskal Pilotako babesle berri bilakatu daitezen. Honela, hiru establezimenduen irudiak sailaren jarduerarekin harremanduriko publizitate-eremuetan agertuko dira, beren ikusgarritasuna indartuz.
- Ikasgelan isilik egon beharra dagoela oroitarazten dizuegu. Gune hau ez da bilerak nahiz elkarrizketak edukitzeko leku aproposa. Zure laguntza eskertzen dizugu kontzentrazio giro egokia mantentzeko.
- Pablo Itoiz nutrizionistak bere zerbitzuetan %20-ko beherapena eskainiko die Anaitasunako bazkideei! Aurkeztu bere kontsultan zure bazkide-txartela eta NAN-a beherapen honetaz disfrutatzeko.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Beatriz Hernández gure judoka, F4 – 70 kg kategoriako beteranoen Espainiako txapeldun! Bejondeizula, Bea! Zorionak!
- Oraindik ere garaiz zabiltza Padel Anaitasunako Gabonetako Torneoan izena emateko! Bidali mezu elektroniko bat padel@anaitasuna.com helbidera eta inskriba zaitez!
- Anaitasunak larunbatean Katedralean jokatuko diren partidetarako promozio berezi bat atera du. Eskura itzazu hemen sarrerak.
- Datorren abenduaren 18an, ostegunean, Judo Anaitasunako sailak ‘Judoa familiarekin’ eguna ospatuko du. Modu honetan, kirolari bakoitzak senide bat entrenamendura gonbidatu ahal izango du.
- KRONIKA | ANAITASUNA | Porrota Palau D’esports L’illa-n (34-29). Irakurri partidaren kronika osoa hemen.
- Kontsultatu hemen asteburu honetan klubean izango diren ekitaldiak.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.

























Comments are closed.