
- ANAITONAK | Oroi ezazu klubeko harrera-lekuan Anaitasunako bazkideentzat esklusiboak diren Nafarroako Museorako bisita gidatuetara inskriba zaitezkeela! Anima zaitez! Lehenengo bisita beteta dago. Hurrengoa apirilaren 1ean, asteartean bertan, 17:00etan izango da.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Datorren asteburuan, sevillana klase bereziak irakatsiko ditugu! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskriba daitezke eta bazkideak ez direnak, aldiz, klubeko harrera-lekuan zuzenean edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz non beren izen-abizenak, joan nahi duten taldea eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- Errekorrezko XI. Aste Santuko Var Group Eskubaloi Txapelketa: 127 talde eta 1.867 parte-hartzaile. Irakurri artikulua osorik hemen.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Pasa den asteburuan, gure judokak diren Maddi Leundak eta Martin Pérezek Legazpiko IV. Haur Txapelketan hartu zuten parte. Martinek zilarrezko domina erdietsi zuen eta Maddi, berriz, brontzezkoa. Zorionak, neska-mutilak!
- Larunbat honetan, gure haur eta kadete kategorietako judokak Nafarroako Judoko Kirol Jokoetako bigarren jardunaldian lehiatuko dira. Zorte on guztioi!
- Anaitasunako mahai-teniseko gure jokalari David Azanzak urrezko domina lortu du Euskal Ligako bigarren mailako banakako txapelketa berezian. Bejondeizula David!
- Martxoaren 9an, igandean, Amaya KE-n Igeriketa Master Promozio Txapelketa burutu zen, Anaitako 14 igerilarik parte hartu zuten, 27 parte-hartzailetik 4. postua lortu zutelarik taldeka. Albisterik onena +70 kategorian Juan Jose Equisoainek lorturiko Espainiako Errekorra izan zen, 41″51 segundotan erdietsiz. Zorionak!!!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.