ALBISTE BULETINA
2023/02/17
♦ ERRESERBATURIKO KOKAGUNEETAN APARKATZEKO TXARTELAK
Datorren astetik aurrera, klubeko harreran, klubeko sarreraren aurrean dauden kokagune erreserbatuetan aparkatu ahal izateko txartelak eskainiko dira. Aparkaleku horiek bulegoetan bideratze azkarren bat egingo duten hornitzaile edota bazkideen aparkatze laburretarako zuzenduta daudela oroitarazten dizuegu eta ez daude pentsatuta aparkatze luzeetarako. Bertan aparkatzen duen pertsona orok, txartela harreran eskatu beharko du eta autoan ikusgai kokatu. Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
♦ IRITSI DIRA INAUTERIAK!
Larunbat honetan, Anaitasunan Inauteriak bapo ospatuko ditugu. Egitaraua oroitarazten dizuegu: 17:30ean, eskulan tailerra (2€-ko kostuarekin eta zeinetarako oraindik harreran inskribatu zaitezketen); ondoren, desfilea eta mozorro-dantza eta amaitzeko, haur parte-hartzaile guztientzako opariak izango dituen bingoa.
♦ GURUTZE GORRIAREKIN LAGUNTZAK BIZIRIK DARRAI
Otsaila osoan zehar, Nafarroako Gurutze Gorriarekin ireki genuen laguntza-bideak bizirik jarraituko du Turkia eta Siriako lurrikararengatik kaltetutakoei laguntzeko. Aurreko buletinean adierazi genizuen moduan, bide seguru bat da, Turkiar Gurutze Erdi Gorriaren eta Siriar Gurutze Gorri Arabiarraren bidez garaturikoa. Lotura honen bidez, zuen diru-laguntza eman dezakezue.
♦ INAUTERIAK JUDOAN BIZI DIRA ERE
Gure Judo-sailak otsailak 23rako osteguna, hasiberrien, txikien eta benjaminen mailetan oso entrenamendu berezi bat antolatu du. Guztiek mozorroturik entrenatuko dute eta hainbat joku egingo dira arratsaldea ederki goza dezaten. Anima zaitez parte hartzera!
♦ ESPIOITZA ETA DIBERTSIOAK BAT EGINGO DUTE TXIKIEN ZINEMAN
Asteburu honetako txikien zinema-saioa, espioitza eta umorez josita dator, «mozorrodun espioiak» filmarekin. Zure haurrek espioiez, tresna itzelez, emozio sakonez eta dibertsio handiz goza dezaten eta tarte atsegin bat pasa dezaten nahi baduzu, ez dago modu hoberik igande arratsalderako. Goxokiak eta zozketak izango dira gainera!
♦ OPAKUA, LAZKUETA, ZALANPORTILLO ETA SAN ROMÁN BISITATU NAHI AL DITUZU?
Gure Mendi-sailak hurrengo ateraldia prest dauka, otsailak 26 igandean burutuko dena. Autobusak txangolariak Opakuako portuan utziko ditu, zeinetara Agurain (Salvatierra) herri arabarretik Kampezurako bidean (Santa Cruz de Campezo) sarrera duena eta Entziako mendilerrotik igarotzen dena. Portutik bertatik, bideari ekingo zaio eta, behin bidexkatik aterata, alemanen iturrira eta Iturbeltzeko urtegira eramango gaitu. Berriz bidexkan sartuta, parte-hartzaileak harriz eta basoz beteriko paisai liluragarrietan barneratuko dira, Lazkueta mendiko gailurrera (1.105 metro) iritsi arte, non postontzia aurkitzen den, lauburu bat txertatuta duen hilarri borobil bat dena. Bertatik, Opakua eta Urbasako basoak begiratu ahal izango dira. Bide berdinetik itzulita, bidezidorrari berrekingo diogu, ipar-mendebalderantz, Arnoko labirintora iristeko eta Zalanportilloko Arku miresgarria bistatzeko. Irudi bikainak eskaintzen dituen milioi urtetan zehar higatzen joan den eraketa karstiko bat. Bidea Bicuñako porturaino jarraituko dugu eta handik jaitsi egingo dugu, Baio eta Mirutegi mendien paretak eskuinaldean utzita, San Millango San Romanen helmugara iritsiz.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 12 km
– Pilaturiko desmaila gutxi gorabehera: 100 m
♦ BERRIAK
– Anaitasunak mahai-teniseko 2. mailako behe-zonaldeko norgehiagoka galdu du.
– Nesken 4. mailako padel Nafarroako Erreinua Kopako Anaitasuna B garaipenarekin estreinatu da.
– Bi lehenengo postu Anaitasunako judokentzat kimu mailako Kirol Jokuetako lehenengo jardunaldian.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.