ALBISTE BULETINA
2023/05/19
♦ GOZATU UDA HONETAN KKAEE PASAPORTEAZ
Udaro baino lehen bezala, zuen oporretako lekualdaketetan, Kluben eta Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartearen (KKAEE) hitzarmena aprobetxatu ahal izango duzuela oroitarazten dizuegu. Akordio honi esker, hitzarmenera batu diren kluben instalazioetara sartu ahal izango zarete. Horretarako, zuen Anaitasunako bazkide-txarteletan KKAEE pasaportearen aurtengo pegatina izan beharko duzue itsatsita. Nahi duenak klubeko bulegoetara joan daiteke hura jasotzeko.
♦ BARÇAK ASTEAZKENEAN KATEDRALA BISITATUKO DU
Asteazken arratsaldean, Katedralak Asobal Plenitude Ligako Helvetia Anaitasuna eta Barçaren arteko partidua jasoko du berean. Espero den partidu apartaz gain, Gimnasia Erritmikoko sailaren erakustaldi bat prestatu da, 19.00ak eta 19.20 artean burutuko dena (partiduko prezioaren barne dator). Pabiloiko ateak 18.45ean irekiko dira. Zatoz ekitaldi bikain hau gozatzera! Oroitu Anaitasuko bazkideek prezio bereziak dituztela. Lotura honen bidez zure sarrerak eskura ditzakezu.
♦ ANIMATU GURE ARETO-FUTBOLEKO TALDEA
Sekulako denboraldi bat burutu eta gero, zeinetan liga irabaztea lortu duen, Anaitasunako areto-futboleko taldeak larunbat honetan 15.30ean, Bigarren Mailan egoteko igoera-fasean bizirik jarraitzeko partidua dauka Katedralean. Lauburu Ibarraren aurkako partiduan Anaitasuna Pabiloia talde txuri-berdea animatzen berotu dadin, Klubaren Eguna ospatuko da: Anaitasunako bazkide guztiak dohainik sartu ahalko dira, ez bazkideek, aldiz, 10€ ordaindu beharko dituzte eta 14 urtetik beherakoek, 5€. Zure zain gaude!
♦ EMAN ERABILTZEN EZ DITUZUN MAHAI-JOKOAK
Mahai-jokoak biltzen darraigu Anaitasunako bazkideek instalazioen barnean goza ditzaten. Etxean jada erabiltzen ez duzun jokuren bat baldin baduzu, Anaitasunara ekar dezakezu berrerabili dadin. Hemendik gutxira, zerbitzu honen hasiera iragarriko dugu, edozein bazkidek Anaitasunako instalazioetan tarte atsegin bat pasa dezan bilduriko mahai-jokoekin.
♦ ALBI, BELOKI, UARRAIN ETA ERRAZKINERAKO ATERALDIA
Mendi-sailak maiatzak 28 igandean, ateraldi bat antolatu du Albi, Aralarren (978 m), Beloki (1.276 m), Uarrain (1.221 m) eta Errazkinera (435 m). Irteerari Albiko Trikuharriko aparkalekutik ekingo zaio, Guardetxetik hurbil, Aralarko San Miguelera igotzen den errepidean. Lehenengo urratsak ibilbideari hasiera ematen dion ate erraldoi berdea gurutzatuz emango dira. Ibilketaren tarte horretan zehar, hainbat kortaren artean eta baso eder batean zehar pasatuko gara. Ondoren, aldapa berde bat gaindituz, Urdangoeneko mendate hustura helduko gara. Hemen, eskuinaldera biratuko dugu, malda berde batetik igota, Beloki mendiaren tontorrera eramango gaituena. Gero, beste isurialdeko magaletik jaitsiko gara, zuzenean Etzantzako lautadara ailegatuz. Bertan, GR12-arekin egingo dugu topo, Uarraingo gailurraren bidean gurutzatuko duguna. Hara hurbiltzean, gandorretik igoko gara tontorrera heldu arte. Jaitsieran, Subizelaigañe eta Arriolatzeko kotetatik ibiliko gara, Betulako bidexkara (935 m) iristeraino. Hasteko, xenda ezberdinetatik igaroko gara eta amaitzeko, pista batean zehar Errazkin herrira iritsi arte.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 11 km
– Pilaturiko gutxi gorabeherako desmaila: 500 m
♦ MENDIZALEA BAZARA, EMAN IZENA HIRU IBOIEN MARTXAN
Asamun de Hecho klubean, Huescan, Hiru Iboien Martxari berrekin diotela jakinarazi digute, ekainaren 17an burutuko den proba eta zeinetan Ansó eta Hechoko aranetako txokorik liluragarri eta magikoenetako batzuk aurkitu ahal izango dituzun, mendebaldeko aragoiar Pirinioetan. Ibilbideak Mendebaldeko Aranetako Parke Naturala (Acherito eta Estanéseko iboiak) eta Aspeko aran frantziarra (Artleteko iboia) gurutzatzen ditu.
♦ BERRIAK
– Telmo González, Mahai-teniseko Euskal Ohorezko Mailako Top 8-ko txapeldun.
– Gimnasia erritmikoko haur eta senior taldeak Espainiako Koparen Bigarren Faserako sailkatu dira.
– Mikel Muniáin Halterofiliako Europa masterreko txapeldun laugarren aldiz jarraian.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat atxikitzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.