ALBISTE BULETINA
2023/06/23
♦ BERRESKURA DITZAGUN GURE BALOREAK: FITNESS GELAREN ERABILERA EGOKIA
#GureBaloreakBerreskuratu kanpaina dela eta, Fitness Gelaren erabilpen egokian tematu nahi dugu erabiltzaileen arteko bizikidetza errazteko, arau guztiak errespetatuz eta portaera ona sustatuz. Oinarrizko zenbait neurri oroitarazten dizkizuegu:
- 16 urte baino txikiagoen sarrera ez dago baimenduta, baimen berezi bat daukaten 15 urteko pertsonei izan ezik, une oro, heldu batek lagunduta egon beharko dutenak.
- Fitness Gelara arropa eta oinetako egokiekin sartu beharra dago (kirolerako jantzi eta oinetakoekin) eta garbi egon daitezela (udan, txankleten erabilpena ez da zilegi).
- Instalazioetara sartzeko, dagokion giltza erabili behar da. Ez da zilegi sarrerako tornua saltatzea.
- Sartzen den pertsona orok eskuoihal bat eraman beharko du.
- Gailuak eta koltxonetak erabili ondoren, garbitu egin behar dira.
- Ekipamendu eta materialak txukun eta ordenean mantendu behar dira.
- Arren telefonoaren zentzuzko erabilera egiteko eskatzen dizuegu, atsedenaldietan gailuak hartuta egon ez daitezen.
Gozatu Fitness Gela zuhurtasunez!
♦ PARTE HARTU TORTILLA SOLIDARIOAN
Datorren uztailaren 2an, 18etan, Tortilla Solidarioaren edizio berri bat ospatuko dugu. Kasu honetan, zuen parte hartzea osoa guztizkoa izango da, tortillen elaborazioan bolondres bezala lagundu ahal izateaz gain (inskripzioak klubeko harrera-lekuan egin daitezke), dirua lortuko duen elkarteak zuek aukeratuko baituzue. Lotura honen bitartez, IBILI, ADACEN edo LUCIERNAGA aukeratu dezakezue. Zuen laguntza nahi dugu!
♦ ALDAGELA BERRIEN ERABILPENA
Asteburu honetan zein hurrengoan, igerileku estalia igeriketa leihaketak jasoko ditu berean. Hortaz, aldagela berriak frogetako parte-hartzaileek beteta egongo dira. Leihaketa egun horietan zehar aldagela orokorrak erabiltzea gomendatzen dizuegu.
♦ ANAITASUNAKO URTEKARIA
Anaitasunako urtekariak aurten distribuzio digital bat izango du, aurrezki ekonomiko zein jasangarritasunezko neurri bat bezala. Alabaina, zure etxean ale bat paperean jaso nahi baduzu, idatzi ezazu mezu elektroniko bat zure izenarekin eta posta-kodearekin informacion@anaitasuna.com helbidera uztailak 2 baino lehen.
Bestalde, aldizkarian zuzenean parte hartzera animatzen zaitugu, orrialdeak zure Anaitasunako esperientziaren oihartzun izan daitezen ere. Bidali azken urteko klubeko zure argazkirik esanguratsuenak fotografia@anaitasuna.com helbidera uztailak 2 baino lehen.
♦ ERAKUTSI ZURE TREBETASUNA PARTXISEAN
Partxiszalea bazara, zatoz datorren larunbat arratsaldean Anaitasunako tabernako 4. Gelara, non 16:30etik aurrera partxis-leihaketa expres bat ospatuko dugun. Inskripzioak klubeko harrera-lekuan burutu daitezke.
♦ EZ AHAZTU ANAITASUNAKO APLIKAZIOA
Anaitasunan aplikazio bat daukagula oroitarazten dizuegu, IOS zein Android-en baliagarria dena (ez nahastu Resasport-en espezifikoarekin). Bertan, guneen eta jardueren erreserbak egin ditzakezue, albisteak kontsultatu, ikastaroen informazioa eskuratu, ordainagirien kontsulta egin… Erabiltzailea eta pasahitza jakin nahi baduzue, kredentzialak recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz eska ditzakezue.
♦ BERRIAK
– Helvetia Anaitasunak Roberts Rancans jokalari letoniarraren iritsierarekin taldea osatu du.
– Bi zilarrezko domin Anaitasunako gimnastentzat XXXII. Logroño Hiriko Txapelketan.
– Hiru garaipen eta bi porrot Padeleko Nafarroako Erreinua Absolutu Kopan.
– Anaitasunako igeriketa-taldearen garaipen guztizkoa, Nafarroako Kirol Jokoak irabaziz.
– Miren Yan Solak 15 urte baizik ez dituela judoko gerriko beltza eskuratzea lortu du.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat eransten dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.