ALBISTE BULETINA
2023/09/02
♦ Aurreinskripzioak astelehenean hasiko dira
23/24 ikastaroko kirol-jardueretarako eta jarduera kulturaletarako aurreinskripzioak hemen dira.
Anaitasunako APP-aren bitartez gauzatu itzazu eta kontuan hartu hurrengo jarraibide hauek.
*Kirol-jardueretako inskripzioak irailaren 4tik 7ra izango dira.
*Judo plazetako inskripzioak, irailaren 11an.
*Baliogabetzeetarako azken eguna irailaren 15a izango da.
*Adin txikikoen kredentzialak inscripciones@anaitasuna.com-en eskatu behar dira.
*Bazkide bakoitzeko inskripzio bakar bat onartzen da, xtreme modalitateetan izan ezik. Bitan izena eman nahi izatekotan, gehien interesatzen zaizun jardueran eman beharko duzu izena eta ondoren toki-irekierara itxoin bestean inskribatzeko.
♦ Anaitasuna APP-a
Anaitasunako APP-a daukazu? «Anaitasuna» APP-a deskargatuta izatea gomendatzen dizugu eta ez RESASPORT-ena, hobeto funtzionatzen baitu.
Deskargatu ezazu hemen Android-erako eta hemen IPhone-rako.
♦ BERRIA – Adin txikikoen sarrera helduen jardueretara
Ikastaro honetan, 14 eta 15 urte baino gutxiagokoek helduen jardueretan parte hartu ahal izango dute baldin eta haien gurasoetako/tutoreetako batekin inskribatzen badira. Heldua jada inskribatuta egon eta inscripciones@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidali beharko du jarduera berdinean adin txikikoaren inskripzioa eskatzeko. Modalitate hau libre gelditzen diren tokietan eskatu ahal izango dira eta irailaren 18tik aurrera, astelehena, eskainiko dira, inolaz ere aurreinskripzioen epean. Helduak jarduera uzten badu, adin txikikoari ere baja emango zaio, betiere araudi orokorraren baldintzak jarraituz.
♦ Mus txapelketan parte hartu nahi duzu?
Irailaren 8an mus txapelketa izango dugu Anaitasunan. Tabernan, 18:00etatik aurrera izango da. Inskripzioak harrera-lekuan bikoteka egin behar dira.
♦ Anaitasunan Bazkidearen Eguna hurbiltzen ari da!
Datorren irailaren 9an, larunbata, Anaitasunan Bazkidearen Eguna izango da. Hemen duzu egitarau guztia, zure zain gaude!
* Gizonezkoen pala erakustaldia
* 11:00etan Kontsolazio finala / 12:00etan Finala.
* 11:00etan Herri-jokoak 18 urte baino gehiagokoentzat
* 12:00etan Paella txapelketa
* Inskripzioak appean edota harreralekuan irailaren 7a, osteguna, baino lehen. (Inskribatutakoek osagaiak eta paella-ontzia ekarri behar dituzte, Anaitasunak, berriz, butanoa eta hariak lagako ditu).
* 17:00etan Bingoa opariekin
* 18:30ean Txokolatada
* 19:00etan Sari-banaketa eta opari-zozketa
* 19:30ean Dantzatzeko musika.
♦ Tarifa murriztuak Auzitegiko aparkalekuan
Dei iezaiezu zuzenean informazio gehiago eskuratzeko.
♦ «Arrastoa uzten duzu» kanpaina
AEDONA-rekin batera, «Arrastoa uzten duzu» kanpainarekin bat egiten dugu, Anaitasunan ingurunean eragiten dugun efektua nola murriztearen jakitun izan gaitezen. Hemen zenbait aholku!
♦ Txiki Eguna, oso arrakastatsua Anaitan
Txiki Egunean parte hartu zenuen? Bilatu zeure burua argazki-bilduman.
Esker mila jardunaldi ahaztezin hau posible egin zenuten bolondres guztiei.
Jardueraren baten falta sumatzen baduzu, ideia berriak dituzu edo haien antolaketan parte hartu nahi baduzu, iradokizunak bidal iezazkiguzu cultura@anaitasuna.com helbidera.
♦ BERRIAK
– Helvetia Anaitasuna estatu mailako taldeen aurkezpena Baluarten.
-
Ostegun honetan, Asobal Ligako, emakumezkoen Zilarrezko Ohore Mailako eta gizonezkoen Lehenengo Maila Nazionaleko gure eskubaloi taldeen aurkezpen ofiziala burutuko da.
-
Konstituzio-enparantzan (Baluarte), 18:30etik aurrera egingo dugu. Zatoz gure eskubaloi jokalariekin jolastera!
Comments are closed.