ALBISTE BULETINA
2023/11/10
#ANAITABIZITZA
♦ Argazkigintza Rally-rako inskripzioak
Anaitasunak antolaturiko San Saturnino Argazkigintza Rally-rako inskripzioak abian jarri ditugu jada.
Sar zaitez hemen eta kontsultatu oinarriak eta osatu formularioa.
Azaroaren 29an burutuko da, 9:00etatik aurrera, eta helduen zein haurren kategoriak izango dira.
Zalantzarik ba al duzu? Idatzi Argazkigintza sailaren helbidera: fotografia@anaitasuna.com
♦ Sukaldaritza-ikastaroa, hurrengo saioan: Barazkiak
Sukaldaritza-zikloa hasi berri dugu, perretxikoen inguruan eginiko saioak arrakasta handia izan zuelarik. Kontsultatu hemen argazki guztiak!
Eta bigarren saiorako izen-ematea ere martxan da:
– Barazkiak
– Azaroaren 22an, 18:30etik 20:30era
– Leku mugatuak.
– Inskripzioak zuzenean aplikazioaren bidez, kopurua bete arte.
– 15€ izen-emateak
– Ondoko hauek sukaldatzen ikasiko dugu:
– Kardua arbendolekin
– Alkatxofa-risottoa ahate eta gorgonzolarekin
– Alkatxofa-ragua gula eta perretxikoekin
– Borraja-tinbala tenperatura baxuan egositako arrautzarekin
♦ Irakurketa Kluberako liburu berria
Anaita Irakurketa Klubaren hurrengo hitzordurako literatur-proposamen berria daukagu jada.
Aukeratutako izenburua Shirley Jacksonen «Siempre hemos vivido en el castillo» da.
Abenduaren 11n elkartuko gara hari buruz solas egiteko.
♦ Datorren iganderako zinema eta lerro-dantzak
Azaroaren 12an, igandea, haur zinemako eta lerro-dantzetako ohiko saioak izango ditugu gurean.
– Zinema: Just Super, 17:30ean, goxoki eta sorpresekin. Zinema-aretoan.
– Lerro-dantzak, 18:15etik aurrera (tabernan).
– Bingoa, 18:00etatik aurrera (tabernan).
♦ Asteburu honetako jardueren zerrenda
Kontsultatu taula honetan, datorren asteburuko kultur- eta kirol-jarduera.
#ANAITAOHARRAK
♦ Fitness gelako ordutegien hedapena
Astelehenetik ostiralera, Fitness gelaren ordutegia zabaldu dugu. 21:50etan ixtera pasatuko gara, kirola egiteko denbora gehiago izan dezazun. Ordu horretara arte erabiltzen duten pertsonek, ezingo dituzte aldagelak erabili eta zuzenean 22:00ak baino lehen Anaitasunako instalazioetatik atera daitezen arren eskatzen diegu. Eskerrik asko!
♦ Igerileku estaliko aldageletan tratamendua
Igerileku estaliko aldagelak desinfekzio eta bizkarroiak kentzeko prozesu bat pairatu du, instalazioetan garbitasun egokia bermatzea ahalbidetzen digun noizbehinkako ekintza.
♦ Lasaitasuna gure igerilekuen osasungarritasunagatik
Gure igerilekuak erabiltzen dituzten pertsonen sosegurako, AEDONA-ren azken adierazpenaren jakinaren gainean jarri gara, non Nafarroako txipli-txaplarako igerilekuen kutsadurari buruz Diario de Navarrak plazaratutako artikulu baten ostean, sorturiko ezinegon posiblearen inguruan azalpenak ematen diren. Aipaturiko artikulu honetan, 2022ko datuak bilduta zeuden, ez gaur egungoak. Umeek erabiltzen dituzten txipli-txaplarako igerilekuei loturiko gai bat da, oker sendaturiko hesteetako gaitzek sortuak.
Anaitasunak, araudia kontuan hartuz, modu egokian zaintzen du ura eta Osasun Publikoko Institutuarekin harremanetan aritu gara gai hau jakinarazteko.
♦ Inausketa-edukiontziaren ezabatzea, laster
Datozen egunetan, inausketa-edukiontzia kulunken ondoko gunetik kendua izango da, sasien mozketa amaitu bezain pronto.
#ANAITAKIROLAK
- Halterofilia: Anaita, kluben gizonezkoen eta emakumezkoen Nafarroako txapeldun.
- Mendia:
- Judo: Badator Anaitasuna Judo Txapelketaren eguna! Eskerrik asko Clinica Dental Buztintxuri gure babesleari.
- Eskubaloia: Saio bikoitza larunbat arratsaldean. Lehenengo maila nazionala 17:00etan, Asobal 19:30ean.
- Areto-futbola: Datorren asteburuko partiduen markaketa
- Erritmikoa: Igande honetan, gure pabiloiak Nafarroako Txapelketari egingo dio harrera, 500 gimnastekin.
Comments are closed.