
- Anaitaboxerako erakartze kanpaina berria! Izena ematen duten lehenengo 30ek sarrera-kuotan beherapena jasoko dute eta hasierako hiru hilabeteko entrenamenduak opari. Egin klik estekan eta kontsultatu informazio guztia.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Martxoaren 1ean, larunbatean hain zuzen ere, klubeko tabernan inauteriak ospatuko ditugu! Aurpegi margotze, tatuaje, mozorro lehiaketa, sari, txikidisko eta Just Dancerekin! Ez galdu!
- Otsailaren 23an, igandean bertan, hirugarren astronomia tailerra gauzatuko da! Zatoz gaur egungo izarren irudirik onenak ikustera, 18:00etatik aurrera, tabernako zinema-aretoan eta tailerra amaitzean, klubean gaueko zerua ikusiko dugu.
- Martxoaren 15ean eta 16an, Anaitasunan sevillana klase bereziak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta ez bazkideak, berriz, klubeko harreralekuan zuzenean edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak, joan nahi duten taldea eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- Construcciones Izquierdo Ibáñez, Helvetia Anaitasunaren babesle berria. 2025eko ekainaren 30era arte, enpresa nafarra Helvetia Anaitasuna zein Wise Anaitasunaren babesle nagusietako bat izango da. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Honako hauek dira asteburu honetan gure instalazioetan izango diren norgehiagokak klik hemen.
- Gure judoka den Irati Diazek bosgarren postuan amaitu zuen 2025eko Maringo Espainiako Superkopa absolutua. Bejondeizula!
- Pasa den asteburuan, gure judoka juniorrak Mendillorriko Nafarroako Txapelketan lehiatu ziren. Miren Yan Sola eta Carla Iribarren norbere kategoriako txapeldunak izan ziren. Horrez gain, emaitza honen ondoren, Carla Juniorren Iparraldeko Espainiako Txapelketan lehiatzeko aukeratua izan da. Zorionak!
- Datorren igandean, otsailaren 23an, Mendi sailak urteko laugarren txangoa burutuko du. Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.