
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Autocares Félix Gastonek Anaitasuna Eskubaloiko Aste Santuko Txapelketako babesle bezala berritu du. Irakurri artikulua osorik hemen.
- Anaitasuna K.K.A.E-k saunan, bainutegian eta aldageletan gailu elektronikoak erabiltzea debekatuta dagoela oroitarazi nahi dizue.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Anaitasuna igeriketak ordezkariak izan zituen Haur, Junior eta Absolutuen Espainiako Txapelketan. Martxoaren 5etik 9ra Sabadellen gauzatu zen Txapelketa Junior eta Absolutuan Lucas Clemente, Marcos Simón eta Mikel Pérez lehiatu ziren. Haurretan, martxoaren 13tik 16ra Pontevedran Etienne Iñiguez, Erik Martinez, Yago Argiz, Izan Sánchez eta Luana Salazarrek parte hartu zuten. Izan Sanchez bular-igeriketako 100 metroetako B finalera sailkatu zen; Erik Martinez 100 m tximeletako A finalera eta 50 m tximeletako B-ra heldu zen; eta Luana Salazar, berriz, bular-igeriketako 50 m-ko B finalera ailegatu zen. Horiek guztiek euren markarik onenak hobetzea lortu zuten. Gainera, gizonezkoen 4×100 estiloetako taldeak brontzezko domin historikoa bat erdietsi zuten, klubean 30 urtean lortu ez den jazoera oso garrantzitsu bat. Bejondeizuela!
- Hauek izan ziren Anaitasuna Padeleko taldeek Erreinuko Kopako bigarren jardunaldian lortu zituzten emaitzak: Neskak A – Garaipena (2-1). Mutilak A – Garaipena (2-1). Neskak B – Garaipena (3-0). Mutilak B – Porrota (0-3). Gizonak C – Porrota (1-2).
- Pasa den larunbatean Gelbenzuko Udal Igerilekuan Igeriketa Artistikoko Kirol Jokoetako giza irudien bigarren jardunaldia burutu zen. Haur kategoriako gure igerilari diren Sara López, Vega García, Julia López, Leire Camacho eta Maialen Alfonsok zozketaren ostean egokitu zitzaizkien irudiak egin zituzten:Albatros eta Venus.
- Pasa den larunbatean, gure haur eta kadete kategorietako judokek Nafarroako Kirol Jokoetako bigarren jardunaldian parte hartu zuten, Mendillorriko trinketan gauzatu zena. Judo Anaitasunak zazpi domin erdietsi zituen (bost urre, zilar bat eta brontze bat).
- Mahai-teniseko Lehenengo Maila Nazionalak 4-3 irabazi zuen pasa den asteburuan Zaragozan. Bigarren Maila Nazionalak, aldiz, ezin izan zuen garaipena eskuratu (2-4) eta Euskal Bigarren Mailako taldeak txapelketa hirugarren postuan amaitu zuen. Zorionak, mutilak!
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.