AnaitaBizitza
1.- Klubeko langilegoa
3. Erretegia, Anaitasunan irabazian dabilen baliabidea.
LErretegiko gunea klubaren irabazpideetako bat da eta gure bazkideek gehien erabiltzen duten txokoetako bat. Aurten, erretokiko biltegia konpondu eta hobetu dugu sukaldatzeko tresneriaren antolakuntza egokiago bat izateko, sukaldatze-eremuak eta euste-euskarriak berrikusi dira espazioaz baldintzarik onenekin disfruta dezaten ahalbidetzeko. Irakurri gehiago hemen…
4. Asteburuko ekimenen zerrenda
Asteburu honetan gure instalazioetan izango den kirol- eta kultur-agenda.
- Bingoa larunbatean 18:00etan jatetxean (-2).
- Zinema(kakahuete operazioa), igandean 17:00etan tabernan.
- Lerro-dantzak, Igandean 18:15ean 1. gimnasioan.
- Eskubaloia Asobal Liga pabiloira itzuliko da, igandean, hilaren 24an, 12:30ean.
- Areto Futbola Ostirala 20:30ean SCDR Anaitasuna – Ibararte
5. Asteburuko menua
Asteburuko menurako eskaintza berria Anaitasuna Ostalaritzarekin.
Kalitate goreneko platerak oso prezio lehiakorrean!
Larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 12:00etara, hamaiketakotxoak ere zerbitzatzen dira.
On egin!
6. Hitzaldia Festak ere gureak dira! 💪
Emakumearen hilabetean berdintasuna jai herrikoien testuinguruan mahai gainean jarri nahi dugu.
Ze rol jokatu dute belaunaldi ezberdinetako emakumeek? Erraza al da lekua aurkitzea nagusiki gizonezkoenak diren taldeetan?
Datorren martxoak 22an 20:00etan Peña Anaitasunan itxoiten zaituztegu San Ferminei buruz ikuspegi feminista eta inklusibotik hitz egiteko.
Egin zaitez Peñako bazkide!
Betiere plazak eskuragai daudenean bulegoetara etor zaitezkeela eta formularioa osatu edo p.anaitasuna@anaitasuna.com helbidean informazioa eska dezakezula oroitarazten dizugu.
Zure zain gaude!
Jakinarazpenak
- Txapelketan zehar, posibleena da aldagelak jendez beteago egotea. Eragozpenak saihesteko, aldagela orokorrak erabiltzeko gomendatzen dizuegu, soilik bazkideen erabilerarako egokituko baitira.
- Tabernako eta ostalaritzako zerbitzuan gainzamak saihesteari begira, ostegunetik ostiralera (28tik 30era) ezingo da urtebetetzeetarako erreserbarik egin.
- Bisitariei oroitarazi diegun bezala, faborez instalazioaren erabilpen eta zaintze arauak bete daitezen eskatzen dizuegu: «Adibide batek, hamaika hitzek baino gehiago balio du».
Eskerrik asko zuen ulermen eta laguntzagatik.
AnaitaKirola
Gai-zerrenda
- Areto Futbola:
- Eskubaloia:
- Gimnasia Erritmikoa Larunbat honetan, Lagunakeko instalazioetan aurtengo denboraldiko lehen txapelketa ofiziala ospatuko da. Maiatzean Santanderren Espainiako Kopako lehenengo faserako sailkatzekoa izango da. Talde absolutuetako lauk parte hartuko dute: kimuek, haurrek, juniorrek eta Senior M. Senior P taldeak ezingo du parte hartu gimnastetako baten lesioa dela eta.. Kontsultatu ordutegiak hemen.
- Judo Datorren larunbatean, martxoak 23, haur eta kadete kategorietako Nafarroako Kirol Jokoen 3. fasea gauzatuko da Mendillorriko Trinketa kiroldegian. Informazio gehiago…
Lortutako lorpenak
- Eskubaloia
- Bejondeiela gure Zilarrezko Ohore Mailako gure neskei, URREZKO Ohore Mailara igotzea lortu baitute. Mila esker babesle eta laguntzaile guztiei hau egi bihurtzeagatik. Gora ANAITA!.
- Judoa
- 🥉🥉 Brontzezko lau domin gure haur judokentzat! 🥉🥉 Irakurri gehiago hemen…
Comments are closed.