

- Funtzionala eta senior indarra, 55 urtetik gorakoentzako Anaitasunaren jarduera berria! Jarduera berri honetan treba zaitezke, entrenamendu funtzionalaren bitartez, indarraren zein gaitasun fisikoen hobekuntzarako kontzeptuak barne hartzen dituena. Klubeko harrera-lekuan probetan inskriba zaitezke, abenduaren 30etik urtarrilaren 8ra 11:00etatik 12:00etara egingo direnak. Saioak Anaitaboxean izango dira, Iñaki Domínguezek irakatsiak.
- INFORMAZIOA | Oroi ezazu S.C.D.R. Anaitasunak «La Gota de Leche Pamplona»-rekin indarrak batu dituela berriz ere eta klubeko bazkideek abenduaren 20ra arteko epea dutela klubeko harrera-lekuan umeentzako pixoihalak, formula-esnea, banakako esne brikak eta umeentzako higiene-produktuak emateko. Anima zaitez! Beharrik handiena dutenen mesedetan!
- ADIERAZPEN OFIZIALA | Var Group-ek Nesken Anaitasunaren babesle nagusia izaten jarraituko du. Var Group eta Anaitasuna akordio batera iritsi dira teknologia-enpresak, 2025/26 denboraldian, emakumezkoen sailaren babesle nagusia izaten jarrai dezan. Irakurri komunikatu osoa hemen.
- Oroi ezazu abenduaren 31n, instalazioak 14:00etara arte irekita egongo direla eta urtarrilaren 1ean, osteguna, kluba itxita mantenduko dela.
- Anaitasunako bazkideek %20-ko beherapena edukiko dute 2026ko Espainiako Nazioarteko Torneorako eserlekuak erosteko. Promozioa entitate berdea AEDONA-ko kide izateagatik da posible. Irakurri informazio guztia hemen.
- Egun hauetan zehar, klubeko harrera-lekuan, bazkideek eman nahi dituzten jostailu guztiak bilduko dira, Txikipark-ean erabili ahal izateko helburuaz.
- Pablo Itoiz nutrizionistak bere zerbitzuetan %20-ko beherapena eskainiko die Anaitasunako bazkideei! Aurkeztu bere kontsultan zure bazkide-txartela eta NAN-a beherapen honetaz disfrutatzeko.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Hauxe da Jacar Anaitasuna Gabonetako Torneoko kartel ofiziala. Torneoaren 24. edizioa abenduaren 26an, 27an eta 28an klub berdean gauzatuko da.
- KRONICA | ANAITASUNA | Amesteko moduko garaipena (38-29). Nacho Moyanok zuzenduriko taldeak OAR Coruña menderatu zuen, Ander Martin eta Redondoren jardun itzelari esker.
- Esteka honen bitartez, eskubaloiko lehenengo taldeko prestatzaile fisiko zein nutrizionista den Javier Angulok, elikadurak osasunean eta errendimenduan duen garrantziari buruz emandako hitzaldia entzun dezakezu jada.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.






















Comments are closed.