
- Datorren martxoaren 1ean, larunbatean bertan, klubeko tabernan inauteriak ospatuko ditugu! Aurpegi margotze, tatuaje, mozorro lehiaketa, sari, txikidisko eta Just Dancerekin! Anima zaitez!
- Anaitaboxerako erakartze kanpainari etekina ateratzeko azken egunak! Izena ematen duten lehenengo 30ek sarrera-kuotan beherapena jasoko dute eta hasierako hiru hilabeteko entrenamenduak opari. Egin klik estekan eta kontsultatu informazio guztia.
- Kontsultatu hemen polizia eta suhiltzaile izateko oposiziogileak erakartzeko kanpainaren informazio guztia.
- Eskuratu 10 saioko zure bonua (zuzenduak edo libreak) Anaitaboxean datorren astelehenetik aurrera, otsailaren 3an, klubeko harreralekuan!
- Martxoaren 15ean eta 16an, Anaitasunan sevillana klase bereziak irakatsiko dira! Bazkideak Anaitasunaren aplikazioaren bitartez inskribatu ahal izango dira eta ez bazkideak, berriz, klubeko harreralekuan zuzenean edo recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, non beren izen-abizenak, joan nahi duten taldea eta helbide elektronikoa adierazi beharko dituzten.
- Construcciones Izquierdo Ibáñez, Helvetia Anaitasunaren babesle berria. 2025eko ekainaren 30era arte, enpresa nafarra Helvetia Anaitasuna zein Wise Anaitasunaren babesle nagusietako bat izango da. Irakurri adierazpen osoa hemen.
- Pasa den asteburuan, Amixalan Anaitasunak garaipen bikaina erdietsi zuen etxetik kanpo FS El Álamoren aurka. Irakurri partiduaren kronika hemen.
- Igande honetan 12:30ean, Helvetia Anaitasuna eta Benidormen arteko norgehiagoka izango da Katedralean. Lortu zure sarrerak hemen.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.
- Oroi ezazu larunbat honetan ere bingoa izango dugula gurean! Tabernan 18:30ean zure zain egongo gara!
- Ondoko hauek dira asteburu honetan gure taldeek jokatuko dituzten norgehiagokak.
- Pasa den asteburuan, klubeko hogeita bi igerilarik Azken Portun, Irunen, Neguko haurren Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuten. Anaitasunak hirugarren postuan amaitu zuen txapelketa. Gainera, Victor Diéguezek, Erik Martinezek (3), Izan Sánchezek (3), Javier Abadíak (2), Jon Pasquelek eta Luana Salazarrek euren diziplinetako hiru igerilaririk hoberenen artean bukatu zuten, hainbat domin eskuratu zituztelarik.
- Larunbat honetan 10:00etatik aurrera, klubeko frontoian F. Esparzak eta J. Elizaldek Binakako Paleta Goma 4. F36M Kopako finala jokatuko dute. Zorte on gureei!
- Asteburu honetan, Halterofilia Anaitasunako 5 atletak Murtziara bidaiatuko dute 15 eta 17 urtez azpiko Espainiako Kopan, Unibertsitateko Espainiako Txapelketan eta markak hartzean lehiatzeko. Zorte on guztiei!
- Martxoaren 9an, igandean, Mendi sailak urteko bosgarren ateraldia burutuko du. Kontsultatu informazio guztia hemen klik eginez.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
Comments are closed.