

- Oroitu 2024/2025 ikastaroko aldizkaria irakur dezakezula jada! Esteka honetan eskuragarri daukazu.
- Eskubaloiko abonatuen kanpaina ireki berri da! Oroi ezazu klubeko bazkideek beherapen berezi bat dutela. Eskuratu zure txartela Anaitasuna eskubaloiko aplikazioaren bidez, klubaren bulegoetan edo esteka honetan!
- Anaitasuna Eskubaloiak Ghanako harrobiko jokalari bati bere metodologia irakatsiko dio. Astelehen honetan, Anaitasuna Eskubaloiko harrobiak Pius Komasi ghanatarrari harrera egin dio klubaren metodologia ikasi, bere kirol garapenarekin jarraitu eta Nafarroaren aberastasun kulturala ezagutu dezan. Irakurri informazio guztia hemen.
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- Irailaren 5ean eta 6an, Katedralean gauzatuko den 2025eko Nesken Iberiar Superkoparako sarrerak eskuragarri daude jada. Zure sarrera hemen eskura dezakezu.
- Anaitasunako bazkide izateagatik MASTERS CAIXABANK-erako zure sarreran %20-ko beherapena lor dezakezu. Ekitaldia irailaren 12an (finalerdiak) eta 14an (finala) Nafarroa Arenan izango da.
- Judoko sailak bi egunez (irailaren 3a eta 5a) ate irekiak antolatuko ditu 2018 eta 2021 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat. Inskriba zaitez judo@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz.
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.



















Comments are closed.