

- Anaitaboxerako bazkide berriak erakartzeko kanpaina berria! Kontsultatu argibide-gida honetan kanpainari buruzko informazio guztia.
- ANAITONAK | Oroi ezazu, urriaren 18an, larunbatean, kultur sailak Ablitasera bisita gidatu bat antolatuko duela!. Kontsultatu hemen txangoari buruzko informazioa eta inskriba zaitez klubeko harrera-lekuan.
- Azaroaren 1ean, larunbatean, klubean Halloween ospatuko dugu. Kontsultatu kartelean eguneko egitaraua.
- Eman izena esteka honetan Halloween jarduerak garatzeko boluntario gisa laguntzeko.
- Era berean, gauza zahar batzuk mailegatzen ere lagun dezakezu, beldurrezko pasarterako apaingarri gisa balio dezaketenak; altzari txikiren bat, lanpara bat, kulunkaulki bat eta funtzionatzen ez duten erlojuak behar ditugu. Zerbitza diezagukeenen bat baduzu eta mailegatu ahal badiguzu, idatz iezaguzu culturaanaitasuna@gmail.com helbidera. Eskerrik asko!
- Oroi ezazu, Anaitasunako bazkide izateagatik, zure eskubaloiko abonua beherapen berezi batekin eskura dezakezula. Lortu zure txartela web-orriaren bitartez edo klubeko bulegoetan!
- S.C.D.R. Anaitasunak eta CEA Navarrak lorturiko hitzarmenari esker, klubeko bazkideek enpresan beherapen esklusiboak edukiko dituzte. Kontsulta itzazu kartelean.
- Optica Iruñan beherapenak: Anaitasunako bazkideeek %25-ekoa edukiko dute betaurreko graduatuetan, %20-a eguzkitako armazoietan, %40-a audifonoetan eta %50-a betaurreko aurrerakorretan armazoiak erostekotan.

- ¡Aitor García, halterofiliako 15 urtetik azpiko Espainiako txapeldun! Gure atleta -65 kg-ko modalitate guztietan nagusitu zen, bi denborako jasoaldian (101 kg) eta guztizko olinpikoan (178 kg) nafarroako errekorrak apurtuz. Ariadna Itoizek ere maila polita eman zuen, tiraldi bakarrean zortzigarren, bi denborako jasoaldian zazpigarren eta guztizko olinpikoan zortzigarren amaitu eta gero, 8. postua erdietsi zuelarik. Zorionak biei!
- KRONIKA | Porrota Katedralean (24-27). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- KRONIKA | Amixalan Anaitasunak gol batengatik galdu du Arrosadian (2-3). Irakurri hemen partidaren kronika osoa.
- Oroi ezazu Anaitasunako III. CEA NAVARRA Judo Torneorako inskripzioek irekita jarraitzen dutela, zeina urriaren 25ean, larunbatean, Anaitasuna Pabiloian jazoko den eta haur eta kadete kategoriak zein kategoria inklusiboak hartuko dituen. Kontsultatu informazio guztia ekitaldiaren gutunean.
- Honako hauek dira eskubaloi sailaren markaketak asteburu honi begira.
- Asteburu honetarako areto-futboleko seinaleak deskargatu esteka honetan
- Sar zaitez azkeneko argazkiak ikustera lotura honen bidez.
Android gailuan irudiak zabaltzeko arazoak badituzu, konfiguratu nabigatzailea aukeren menuan ordenagailuaren ikuspegi gisa.
















Comments are closed.