ALBISTE BULETINA
08/19/2022
♦ 2 URTE BAINO TXIKIAGOAK
hemendik aurrera, 2 urte baino gutxiagorekin erregistratutako umeek ez dute sarrera-kuota ordaindu beharko. Behin erregistroa eginda, bazkide-zenbaki bat ezarriko zaie eta, 2 urte betetzean, hilabeteroko kuota kobratzen hasiko zaie. Erregistratuta ez dauden 2 urtetik aurrerako umeek sarrera-kuota ordaindu beharko dute. Informazio gehiago behar izatekotan, jarri bulegoekin kontaktuan edo bidali mezu bat socios@anaitasuna.com helbidera.
♦ I HELVETIA ANAITASUNA ESKUBALOI TXAPELKETA
Anaitasuna Pabiloiak mutilen eta nesken partiduak jasoko dituela oroitarazten dizuegu, ostirala 26 arratsaldetik igandea 28 eguerdira arte. Txapelketa hau gozatzeko, klubak adinaren (helduak, gazteak eta txikiak) eta partidu motaren (gurutzeak edo finala) arabera. 6 urtez txikiagokoak doihainik sartuko dira. Aldi berean, prezio bat ezarri da txapelketa osorako: 25€ helduak, 10€ gazteak eta 7€ txikiak. Paketea osorik zein sarrera indibidualak interneten bidez eskuratu daitezke jada entradas.anaitasuna.com -en.
♦ XOTA C.A. OSASUNA MAGNA ABONATUEN KANPAINA
Xota Osasuna Magnak abonatuen kanpaina berri bat ireki du Anaitasunako pabiloian areto-futbola inusi nahi duten bazkide guztientzako.
Abuztuaren 22tik irailaren 9ra klubeko bulegoetatik pasa zaitezke abonuak eskuratzera. Ordainketak eskudiruaz egin ahal izango direla oroitarazten dizugu.
♦ OLIASKO ETA PAELLEN ERRESERBAK
-3 solairuan kokatutako tabernan jendeztatzea saihesteko, oilaskoen eta paellen erreserbak egiteko -2. solairua eskuragai jarri da haiek burutzeko. Zerbitzua norberak kudeatu beharko du zerbitzariek ez baitute tabernan tokirik erreserbatuko. Aurrekoetan aipatu bezala nahi duten bazkideek -2. solairuan bazkaldu ahal izango dute erreserbarik egin behar izan gabe.
♦ ESTETIKA-ZERBITZUA
Mantendu zure azala sasoian edertasun eta estetika tratamenduen zerbitzuen promozioarekin. Kontsultatu ezazu eskaintza.
♦ ANAITASUNA BINGOKO SAIO BEREZIA
Abuztuaren 27an larunbata, Anaitasunan Bingo saio berezi bat antolatu da. Anima zaitez eta hartu parte!
Comments are closed.