ALBISTE BULETINA
2023/01/20
♦ BAZKIDE-BATZARRA, PABILOIAN
Datorren urtarrilak 26ko osteguneko, Ezohiko Bazkide-batzar Orokorra Anaitasunako Pabiloian ospatuko da 18etatik aurrera. Aktua osorik grabatuko da eta, ondoren, gure Youtubeko kanalean ezkutuan argitaratuko da. Grabaketa ikusi nahi duten bazkide guztiek comunicacion@anaitasuna.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz sarrera eskatu ahal izango dute. Pabiloira sartzeko bazkide-txartela aurkeztu beharko dela oroitarazten dizuegu.
♦ IGERILEKU ESTALIKO ALDAGELEN ERABILPENA
Larunbat honetan, Anaitasunak Nafarroako Kirol Jokoen kimu mailako Nafarroako Promesen Ligako laugarren jardunaldia jasoko du. Lehiaketa 17:00etan hasiko da eta igerileku estalian garatuko da. Hortaz, instalazio horretan kokatutako aldagelak proba honetako partehartzaileek erabiliko dituztela abisatzen dizuegu, horregatik, aldagela orokorrak erabil ditzazuen gomendatzen dizuegu. Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
♦ ANAITASUNAKO EGUTEGIAK
Klubeko bulegoetan, Anaitasunako 2023ko egutegiaren zenbait ale ditugu, gure babesle den Linegrafic-ek emanak. Zatoz zure egutegiaren bila bukatu baino lehen!
♦ ELURRA TXIKIEN ZINEMARA IRITSI DA ERE
Datorren igandean, Iruñean hain tenperatura baxuak izanda, ez dago txikientzako plan hoberik txikien zinema-saioan Abominable filma ikustea baino, arratsaldeko 17:30ean zinema-aretoan emango dena. Goxokiak eta zozketak izango dira, elur eta hotzezko une hauetarako pelikula ezinhobearekin.
♦ EZ GALDU HURRENGO MENDI ATERALDIA
Mendi-sailak, urtarrilak 29 iganderako, ateraldi polit bat antolatu du Gollanora (Ameskoabarrena). Ibilbideari herrian bertan (582 m) ekingo zaio. Lehenik eta behin, Arrepuiako gailurrera (1.071 m) igotzen hasiko gara, Urrako baserriko ikuspegi bikainarekin, bere Armagintza-muturreko Jauregi Etxearekin. Behin bertara iritsita, Igarate edo Urrako atakaraino (1.030 m) jaitsiko gara, igoera leun batekin jarraituz, baso eder batean zehar goroldio eta arroka berezi artean, Krezmendiko gailurreraino (1.118 m), non pasabide egoki batetik gailurra pixka bat inguratu beharko dugun Lizarrako Klubeko Postontzira iritsi arte. Handik, Ameskoen gaineko ikuspegi panoramiko ezinhobe bat gozatu ahal izango dugu. Gero, Mandabide mendateraino (950 m) behera egingo dugu. Bertatik, ibilbide on batetik eta Irantzu ibaiko haitzartea gurutzatu ondoren, Irantzuko Done Maria Monastegira iritsiko gara, XII. eta XIV. mende artean eraikitako abatetxe zistertar eder bat.
– Estimaturiko ibilbidea osorik: 13,5 km
– Pilaturiko gutxi gorabeherako desmaila: 550 m
♦ BERRIAK
– Anaitasunak Fontanería Irurieta Beraun-aren aurka galdu du mahai-teniseko Ohorezko Euskal Mailan.
– IRUDIAK: Orisoain, San Pelayo eta Amuñarrizketara egindako mendi-ateraldiko paisaiak.
– Anaitasunako areto-futboleko taldea gailendu da, liderraren kantxan irabazirik.
– Petra Bisa igerilariak XXXV. Javier Alberdi Memorialeko 100 metrotan garaile.
– Edu Fernándezi ebakuntza egingo diote hatz bateko lotailua hautsi eta gero.
♦ GURE KIROL-SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.