ALBISTE BULETINA
2023/03/03
♦ M8-AREKIN BAT EGITEN DUGU
Anaitasunan 8M-arekin bat egiten dugu bi ekintzen bidez. Alde batetik, martxoaren 8an, 19etan, klubeko sarreran elkartuko gara Iruñerriko Mugimendu Feminista plataformak deituriko manifestaziora elkarrekin joateko. San Juaneko zutabera elkartuko gara Antoniuttira hurbiltzeko. Bestalde, martxoak 10, 19etan, zinema-aretoan, emakumeen belaunaldi arteko topaketa bat ospatuko dugu, zer da feminismoa, hutsetik hasi izenpean. Kenia Cordero kideak zuzenduko du eta topaldi lasai bat izango da Anaitasunako bazkideen artean, non esperientziak elkarrekin trukatzeko aukera izango den. Eman izena harreran!
♦ SAGARDOTEGIA ANAITASUNAKO PEÑAREKIN
Anaitasunako Peñan faltatu ezin den jardueretako bat sagardotegi batera egiten den ateraldia da eta, aurten aukeratu den data datorren apirilak 1 da. Urtero bezala, Astigarragara joango gara eta, une honetan, Iretza sagardotegian bazkalduko dugu. Inskripzioak, klubeko harreran egiten direnak, martxoak 26ra arte egongo dira irekita edo tokiak agortu arte. Bazkideak direnek 40€ ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 50€ (autobusa eta sagardotegiko menua barne hartzen dira). Laguntasunik onenarekin zure zain gaude!
♦ GOZAMENIK HANDIENA, ANAITASUNAN
Igande honetan, 17:30ean izango den gure haurrentzako zinema-saioak azken urteetako pertsonaiarik dibertigarrienekin kontatuko du. Minions: Gruren jatorria filmak familiako txikienengan barre algarak eragingo ditu eta ohi den moduan, betiko goxokiez eta zozketez gozatuko dute. Ez geratu plan hau disfrutatu gabe gelditu!
♦ SURGAINA, BARDOITZA ETA BAQUEDANORA ATERALDIA
Gure Mendi-sailak datorren martxoak 12, Surgaina (Pilatoseko Balkoia, 925 m), Bardoitza (1.115 m) eta Baquedanora (625 m) bidaiatuko du. Ateraldia Surgainako aparkalekutik hasiko da, Na-178an kokaturikoa, Pilatoseko Balkoitik eta Urbasako portutik hurbil (Zudairera jaitsiera, Olaztitik etortzen bagara). Ibilbidea Pilatoseko Balkoiarekiko paraleloan gauzatuko da, begiratoki liluragarria Urbasa-Andiako Parke Naturalaren hego-ertzean, 300 metroko desmaila duen zirku edo antzerki arrokatsu eder bat osatzen duena eta bertatik, Ameskoako aranaren ikuspegi aparta lortu daiteke. Zirkunferentzia erdi perfektu bat osatzen du eta bere buruan Urederra ibaia jaiotzen da. Jausialdi natural ezagun hau inguratu ondoren, Baquedanoko portu zaharrera iritsiko gara eta, Urbasako zelaiak jarraituz, Bardoitzako gailurrera iritsiko gara, zuhaitz xelebre bat gainean duena. Bidexkatik jarraituko dugu Baquedanoko mendate berria erdietsi arte eta markaturiko bide batetik aipaturiko herriraino jaitsiko gara.
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 13 km
– Pilaturiko gutxi gorabeherako desmaila: 150 m
♦ GOLFA GUSTUKO DUZU ETA ZURE ‘SWING’-A HOBETZEN IKASI NAHI DUZU?
AEDONA-ko klub bateko bazkide izateagatik, Zuasti Zelai-klubeko golf instalazioez goza dezakezu abantaila esklusiboekin. Eta ez hori bakarrik! Jokatzen ez badakizu eta ikasi nahi baldin baduzu, eskaintza klubeko instalazioetan irakatsiko diren kurtsoekin osatuta dago.
Baldintzak:
- Eskaintza instalzioetako golf zelaia eta ostalaritza soilik erabiltzeko da baliagarria.
- Eskaintza honetara inskribaturiko bazkideak ez du ez eskubiderik ez lehentasunik izango beste eskaintza edo bazkideak erakartzeko ekimenetan.
- Urte bat geratzeko beharra, urte osoz berriztagarria.
- Hilabeteko kostua: 75€/hila.
- Zelaiko irteera: 10€.
- Maila ezberdinetako ikastaroak antolatuko dira, klubeko instalazioetan bazkideen eskakizunaren arabera irakatsiko direnak.
Baldintza hauek erabili ahal izateko, interesaturik dauden pertsonak AEDONA-ko klub batean aktibo egon behar dute edo egonaldia egiaztatu.
♦ BERRIAK
– Anaitasunako areto-futboleko 2.B mailako taldea lider bezala nabarmendu da gol pila batekin.
– Halterofilia Masterreko Espainiako Txapelketak Talleres Eguzkiren babesa irabazi du.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.