ALBISTE BULETINA
2023/04/14
♦ ARALARKO SAN MIGUELEKO AINGERUAK DATORREN OSTIRALEAN BISITA EGINGO DIGU
Apirilaren 21ean, 20:45etatik aurrera 1. gimnasioan, AralarkobSan Migueleko Aingeruaren ohiko bisita ospatuko dugu. Ekitaldia eta gero, aperitibo txiki bat zerbitzatuko zaie bertaratutako guztiei
♦ EZ GALDU ARGUIÑANO, OBANTZEAKO AMILDEGI ETA ITURGOIENERAKO ATERALDIA
Gure Mendi-sailak, ateraldi polit bat antolatu du apirilaren 23 iganderako. Ibilbidea Arguiñanoko sarreran (650 m) kokaturiko hilerrian hasiko da, ondoren herria zeharkatuz, aurrerago Obantzeako amildegira doan bidexkara iritsiz. Hesi bat gurutzatu ondoren, urrunean amildegiaren pareta arrokatsuak igartzen hasiko gara, bere ahoaren ikuspegia eskaintzen duen begiratoki batera iritsi arte. Amildegiraino sartu arte jaitsiko gara, non landaredia hostotsuagoa izaten hasten den. Modu honetan, ia konturatu gabe, mundu magiko batean barneratuko gara, gailurren gainean haitz erraldoiekin, goroldio eta likenez estalitako zuhaitz eta zuhaixkekin, benetako oihan tropikal batean sartuta gaudela pentsaraziko diguna. Ezkerretara joango gara San Adriango baselizara eramango gaituen bideari ekiteko, non bide zabal batek Iturgoiengo herrira bideratuko gaituen (660 m).
– Estimaturiko ibilbidea guztira: 12 km
– Pilaturiko gutxi gorabeherako desmaila: 450 m
♦ GURE ESTETIKAREN URTEBETETZEA DA!
Gure Estetika-zerbitzuak hilabete honetan ospakizun bat dauka, zazpi urte beteko baititu Anaitasunan. Horregatik, merezi duen moduan ospatzeko, bazkide guztiei oso eskaintza berezi bat opatzen dizue: apirilean, bere tratamendu eta zaintzek %10 eta %15-eko beherapena izango dute. Deitu informatzeko eta jar zaitez onenen ardurapean!
♦ BERRIAK
– Mariburruntziek ‘Somos Valientas’ saria irabazi dute nesken master kirola sustatzeagatik.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat eransten dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.