ALBISTE BULETINA
2023/08/05
♦ Inkesta/Zundaketa musika klaseak
Anaitasunan musika klaseak jasotzeko duzuen grina jakin nahi dugu. Horregatik, astean 30 minutuko bakarkako klaseak eskaintzeko zundaketa hau plazaratu dugu. (7 urte baino gehiago dituzten haurrentzat eta helduentzat).
Bete ezazu zundaketa-formulario hau (ez da inskripizio bat baizik eta Anaitasunan jarduera honekiko dagoen interes-maila ezagutzeko modu bat).
♦ Sauna-guneen garbiketa eta bainutegiaren erabilera egokia
Saunen gunea 15 egunez itxi egingo da legediaren araberako derrigorrezko urteroko desinfekzioa eta zenbait konponketa direla eta. Udako egunak (abuztuak 14 astelehenetik irailak 3ra barne) aprobetxatu nahi ditugu, zeinetan jende kopurua murriztuagoa den, horiek hobetzeko.
Bitartean, bainutegiak funtzionatzen jarraituko du (eta irailan 15 egunez itxiko da prozesu berdinerako).
Oharra: bainutegia pertsona helduek soilik erabil dezakete eta lasaitzeko eta isilik egoteko gunea da. Erabilpen desegokiak zigorra suposatuko du. #AnaitaBaloreakBerreskuratu
♦ Lacturale Jogurten dastaketa
Gure lagun den Lacturale marka, abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldean, Anaitasunara etorriko zaigu jogurta dastaketa bat zerbitzatzeko. Zapore berriak bistan! On egin!
♦ KOREOGRAFIA TXAPELKETA
- Abuztuak 15 (asteartea) koreografia txapelketa
- 18:00etan tabernako 4. Gelan
- Bakarkako txapelketa, bikoteka edo taldeka
- Inskripzioak harreralekuan edo recepcion@anaitasuna.com helbide elektronikoaren bidez, ez ahaztu parte-hartzaileen izen-abizenak eta adina zehazteaz eta Youtube-rako lotura bat atxikitzeaz dantzatuko duzun/duzuen abestiarekin!
♦ GOZOGINTZA TXAPELKETA
Ekarri zure deserta eta erakutsi gozogintzarekin duzun trebetasuna!
- Abuztuaren 19an
- 18:30ean: deserten aurkezpena tabernako 4. gelan.
- 19:00etan: Epaileen dastaketa.
- Goxoena eta aurkezpenik onena sarituko dira
- Inskripzioak harreralekuan edo APP-aren bitartez (Erreserbak > Jarduera Sozialak).
♦ Kangoo Jumps-a Anaitasunara iritsi da!
Ate irekien jardunaldia, zatoz saiatzera!
Jantzi zapaduren kolpea murrizten duten botak/plataformak eta maitemindu zaitez jarduera aerobiko honetaz.
- Eguna: abuztuaren 26a larunbata
- Ordua: bi saio, 18:00etan eta 19:00etan
- Tokia: 2. gimnasioa
- Inskripzioak dohainik harreralekuan eta APP-aren bitartez (Erreserbak > Jarduera Sozialak).
- (Jarduera hau hurrengo ikasturteko jardueren liburuxkan gehituko da).
- +INFO
Comments are closed.