ALBISTE BULETINA

04/22/2022

 

♦ IRTEERAK ARGA ATETIK

Bazkide ez diren pertsonak ezin dira gauez Argako atetik atera, ez baitute ateak aktibatzeko txartela. Hori dela eta, bazkide ez den bat taberna edo jatetxetik irteten bada gauez, klubetik atera beharko du sarrerako atetik.


♦ PEÑAREN BATZARRA, APIRILAREN 30EAN

Datorren asteko larunbatean, apirilak 30, Peña Anaitasunak batzarra egingo du. Lehen deialdia goizeko 11etan da; eta bigarrena, 11:30ean.


♦ ARALARKO AINGERUAREN BISITA

Aralarko Aingeruak gure instalazioak bisitatuko ditu aurten. Ekitaldia apirilaren 29an, ostirala, izango da, 20:45ean, -2 solairuko jatetxean.


♦ IÑAKI HERNANDEZI OMENALDIA

Helvetia Anaitasuna eta Barçak larunbat honetan eguerdiko 12:00etan Katedralean jokatuko duten partidaren aurretik, 25 urte baino gehiagoz gure klubean ehunka jokalari entrenatu dituen Iñaki Hernández omenduko dugu.


♦ ARMENIAKO GENOZIDIOA, HILABETEKO ZINE FORUMEAN

Datorren ostegunean, apirilak 28, 17:30ean, Anaitasunak bere zine forumaren edizio berri bat ospatuko du. Oraingo honetan, Gerra Handiko atal ilunenetako batean murgilduko dira bertaratutakoak, Armeniako genozidioan, The Promise filmaren bitartez. Ez galdu!


♦ BERRIA

Amadel Sanchezek irabazi du Mahai Teniseko Ipar Zonako Junior Zirkuitua.


♦ ASTEBURUKO EKITALDIAK

PDF bat eransten dizuegu gure instalazioetan asteburu honetarako partiden eta ekitaldien egitarauarekin.


♦ GURE ATALEN LEHIAKETAK

Asteburu honetan gure kirol ataletako lehiaketa guztiekin PDF bat bidaltzen dizuegu.

X