ALBISTE BULETINA
2022/10/07
♦ IRAKASKETA-IGERILEKUKO SARRERA GAITUA
Irakasketa-igerilekuko sarrera berriz ere gaitu dute igerileku estaliaren ondoko aldageletatik. Barkamena eskatzen dizuegu sor litezkeen eragozpenengatik.
♦ KIROLEAN HAURREN BABES ETA ZAINTZARAKO SENTSIBILIZAZIO IKASTAROA
Nafarroako Kirol Institutuak formakuntza online bat antolatu du, kirol arloan, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten pertsonei zuzenduta, interesaturik dauden pertsona guztiez gain. Derrigorrezkoa den formakuntza bat da, 2021/8 Lege Organikoaren 48.2 eta 5 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat eginez. Inguruak haurrentzat seguruak izan daitezen izan beharko lituzketen ezaugarriei buruz hausnartzea zein kirolean arriskutsuak diren jokabideak identifikatzea edo kirol arloetan bortizkeriaren aurka nola jokatu ditu helburu, besteak beste. Inskripzioak lotura honetan egin daitezke urriaren 20ra arte eta formakuntza urriak 24 eta abenduak 2 artean gauzatuko da.
♦ FITNESS GELAREN ARAUDIA
Fitness gelako araudian tematu nahi dugu, hura betetzen ez duten zenbait bazkide antzeman ditugulako. Bertara sartzeko, derrigorrezkoa da kirol-arropa eta oinetakoen erabilera egokia eta garbia. Debekatuta dago gelara kamisetarik gabe, oinetako zikinekin, oinutsik edo txankletekin sartzea. Derrigorrezkoa da eskuoihalaren erabilera, makinetan zein luzatzeko txokoetan. Ez da onartzen gelara poltsa edo motxilekin sartzea.
♦ GAZTEENTZAKO TAILERRAK
AEDONA eta Proyecto Hombre-n antolatu berri dituzten bi tailer interesgarriei buruzko informazioa jakinarazten dizuegu, biztanlegoaren osasunaren alde lan egiteko helburuz. AEDONA-ko kide diren klub guztietan bereziki ahula den 14 eta 17 urte bitartekoen multzoaren adikzioen gaia landuko da. Beste tailer bat izango dugu gazteekin kontaktuan dauden familiek, profesionalek eta maisuek adikzio-egoera hauek identifikatu ditzaten eta konponbide jartzen saiatu daitezen. Solasaldiek ordu eta erdiko iraupena izango dute, hurrengo data hauetan:
- Gazteentzako tailerra: urriak 19 asteazkena 18etan.
- Familientzako tailerra: urriak 24 astelehena 17:30ean.
Izen emateko, klubeko harrerara joatea da beharrezkoa. Epea tailerra hasi baino 24 ordu lehenago amaituko da. Anaitasunan, gai garrantzia dela eta, joan zaitezten gomendatzen dugu.
♦ NAFARROA OINEZERA JOATEKO MENDI-ATERALDIA
Mendi-sailak Tafallan urriak 16 igandean ospatuko den Nafarroa Oinezera joateko ateraldi bat antolatu du. Egun osoko ateraldi bat da eta autobusa Anaitasunatik aterako da goizeko 8etan.
♦ BERRIAK
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat eransten dizuegu gure instalazioetan izango diren asteburu honetako partidu eta ekimenen egitarauarekin.
♦ GURE SAILEN LEIHAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen leihaketa guztiekin.
Comments are closed.