ALBISTE BULETINA

2022/10/07

 

♦ IRAKASKETA-IGERILEKUKO SARRERA GAITUA

Irakasketa-igerilekuko sarrera berriz ere gaitu dute igerileku estaliaren ondoko aldageletatik. Barkamena eskatzen dizuegu sor litezkeen eragozpenengatik.


KIROLEAN HAURREN BABES ETA ZAINTZARAKO SENTSIBILIZAZIO IKASTAROA

Nafarroako Kirol Institutuak formakuntza online bat antolatu du, kirol arloan, haurrekin eta gazteekin lan egiten duten pertsonei zuzenduta, interesaturik dauden pertsona guztiez gain. Derrigorrezkoa den formakuntza bat da, 2021/8 Lege Organikoaren 48.2 eta 5 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat eginez. Inguruak haurrentzat seguruak izan daitezen izan beharko lituzketen ezaugarriei buruz hausnartzea zein kirolean arriskutsuak diren jokabideak identifikatzea edo kirol arloetan bortizkeriaren aurka nola jokatu ditu helburu, besteak beste. Inskripzioak lotura honetan egin daitezke urriaren 20ra arte eta formakuntza urriak 24 eta abenduak 2 artean gauzatuko da.


♦ FITNESS GELAREN ARAUDIA

Fitness gelako araudian tematu nahi dugu, hura betetzen ez duten zenbait bazkide antzeman ditugulako. Bertara sartzeko, derrigorrezkoa da kirol-arropa eta oinetakoen erabilera egokia eta garbia. Debekatuta dago gelara kamisetarik gabe, oinetako zikinekin, oinutsik edo txankletekin sartzea. Derrigorrezkoa da eskuoihalaren erabilera, makinetan zein luzatzeko txokoetan. Ez da onartzen gelara poltsa edo motxilekin sartzea.


GAZTEENTZAKO TAILERRAK

AEDONA eta Proyecto Hombre-n antolatu berri dituzten bi tailer interesgarriei buruzko informazioa jakinarazten dizuegu, biztanlegoaren osasunaren alde lan egiteko helburuz. AEDONA-ko kide diren klub guztietan bereziki ahula den 14 eta 17 urte bitartekoen multzoaren adikzioen gaia landuko da. Beste tailer bat izango dugu gazteekin kontaktuan dauden familiek, profesionalek eta maisuek adikzio-egoera hauek identifikatu ditzaten eta konponbide jartzen saiatu daitezen. Solasaldiek ordu eta erdiko iraupena izango dute, hurrengo data hauetan:

  • Gazteentzako tailerra: urriak 19 asteazkena 18etan.
  • Familientzako tailerra: urriak 24 astelehena 17:30ean.

Izen emateko, klubeko harrerara joatea da beharrezkoa. Epea tailerra hasi baino 24 ordu lehenago amaituko da. Anaitasunan, gai garrantzia dela eta, joan zaitezten gomendatzen dugu.


NAFARROA OINEZERA JOATEKO MENDI-ATERALDIA

Mendi-sailak Tafallan urriak 16 igandean ospatuko den Nafarroa Oinezera joateko ateraldi bat antolatu du. Egun osoko ateraldi bat da eta autobusa Anaitasunatik aterako da goizeko 8etan.


♦ BERRIAK

Anaitasunak brontzezko domina lortu du Hirugarren Mailako Padel-kluben Taldekako Nafarroako Txapelketan.

Zilarrezko eta brontzezko domin bana Anaitasunako Taldeentzat Gimnasia Erritmikoko Nafarroako Txapelketan.

Anaitasunako halterek 23 domin lortu dituzte 15 eta 17 urtetik beherako banakako Nafarroako Txapelketan.

Anaitasunan Pinsequen garaile atera da eta areto futboleko 2.B mailako taulan lehenengo posizioan kokatu da.

IRUDIAK: Gozatu Salinas de Jaca, la Osqueta, Pico Sousa eta Agüero-ra egindako Mendi ateraldiko paisaiez.


ASTEBURUKO EKIMENAK

PDF bat eransten dizuegu gure instalazioetan izango diren asteburu honetako partidu eta ekimenen egitarauarekin.


GURE SAILEN LEIHAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen leihaketa guztiekin.