ALBISTE BULETINA

2022/10/21

 

♦ ALDAKETA ANAITASUNAKO ZUZENDARITZAN

Urte bat eta erdiz Anaitasuna K.K.A.E-ko zuzendaritzako burua izan eta gero, Ana Caspisteguik bere lanpostua uztea erabaki du. Zuzendarien kontratazioan aditua den giza-baliabideetako aholkulari baten laguntzarekin, zuzendaritza-batzordeak Nacho Gallardo kontratatzea erabaki du hura ordezteko. Klubeko zuzendari berria Bartzelonan jaioa da duela 46 urte, lizentziatura eta master bat izanik herrialdeko negozio-eskolarik ezagunenetariko batean, ESADE-n. Gainera, marketing-aholkularitzan zazpi urte baino gehiagoko esperientzia dauka nazioartean eta horretaz gain, estrategia-aholkularitzako proiektuen zuzendaritzan 15 urte egin ditu.


♦ ANAITA PASS-ERAKO PLAZAK ESKURAGARRI

Anaita Pass-erako 15 plaza ditugu eskuragarri, Anaitasunako bazkide orok bere baldintza eta beharretara hobekien egokitzen zaizkion jarduera, eguna eta ordua aukeratu dezan sortu dugun ekimena. Plazaren bat eskatzeko, socios@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko bat idatzi behar da. Harrera-ordena zehatza jarraituko da haiek egokitzeko.


♦ GOZATU HALLOWEEN-A ANAITASUNAN!

Urriak 29, larunbatean, Anaitasunak Halloween ospatuko du elkarteko txikienekin. Jarduera pila batez beteriko jardunaldi bat prestatu dugu. 17etatik 18etara, eskulan-tailer bat ospatuko dugu zeinarentzat beharrezkoa den urriak 26a baino aurretik eta klubeko harreran inskripzioa egitea. Txokolatada eta bingoa ere izango dira baina ekimen nagusia mozorro-dantza izango da, mozorroturik joaten diren ume guztientzako sorpresekin.


♦ BERRIAK

Terraminium-ek Anaitasunako mahai-tenisarekin zuen babeste-akordioa berritu du.

Lau podium XXVI Eibar Hiria Nesken Nazioarteko Judo Txapelketan Anaitasunako lau judokentzat.

Anaitasunak 5-1 kale egin du Hortaleza TM-ren aurka mahai-teniseko Bigarren Maila Nazionalean.

2.B mailako areto-futboleko taldeak aurreko porrotaz kitatu da gol pila batekin Tafa F.S-ren aurkako derbian.

Txumarra, Alsasuan ospaturiko Euskal Mendizaletasunaren Ekitaldian saritua.

Lacturale Anaitasunan sartu da oinarriko kirola babesteko eta txikienei elikadurarik osasuntsuena erakusteko.

Anaitasunak puntuaziorik altuena lortu du Iruñean ospaturiko Halterofiliako Errege-Koparako sailkatze ‘playoff’-etan.

Linegrafic hiru hamarkadetara hurbiltzen ari da Anaitasunako eskubaloia babesten.


ASTEBURUKO EKIMENAK

PDF bat eransten dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekitaldien egitarauarekin.


GURE SAILEN LEHIAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-saiken lehiaketa guztiekin.