ALBISTE BULETINA

2022/10/28

 

♦ EGIN ZAITEZ ANAITASUNAKO LAGUN-TALDEKO KIDE!

Anaitasunako lagun-taldeak 30 pertsonentzako eskaintza berri bat plazaratu du hilabeteko kuota eta giltza emanez bertako kide izateko. Interesaturik zaudetenek orri bat bete beharko duzue zuen datu pertsonalekin. Plazak hurrengo asteazkenean, azaroak 2, egotziko dira harrera-ordena zorrozki jarraituz, zuzenean klubeko bulegoetan zein inscripciones@anaitasuna.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz (mezu elektronikoak epe honetatik aurrera bidali, ez lehenago).


♦ HAMAKAK JASOTA

Txikien zonaldeko banku txurien atzean kokatutako harresiaren atzean ezin da hamakarik gorde, elektrokuzio arriskua baitago. Harresi horiek atzetik hainbat kable pasatzen dira eta ondorioz, metaldun elementuak uztea saihestu behar da.


♦ HALLOWEEN ANAITASUNAN BIZIKO DUGU

Datorren larunbatean, urriak 29, Anaitasunan aukerarik onena izango duzu txikienek Halloween-ez gozatu dezaten, jarduerez beteriko egitarau oso batekin, ume guztiek egun ezinhobe bat bizi dezaten.


♦ ASTELEHENEAN KLASEAK ETA IKASTAROAK IZANGO DIRA

Hurrengo asteartea, azaroak 1, jaieguna da, hortaz, ez da klaserik ez jarduera bideraturik izango. Halere, astelehenean ez da zubirik izango, eta Anaitasunak jarduera guztiak mantenduko ditu. Hala eta guztiz ere, Txikipark-a azaroak 1 irekita egongo da igandeko ordutegian (17:30-19:30, ludotekako zerbitzurik gabe).


♦ EMAN IZENA HURRENGO MENDI ATERALDIAN!

Anaitasunako Mendi-sailak, azaroak 6, igandean, egun erdi ateraldi bat antolatu du Puerto Las Coronas, Borreguil (1.424 metro) eta Castillonuevo-ra. Inskripzioak azaroak 3, osteguna, 20:00-ak arte egin daitezke 948254900 zenbakira (asteartea eta osteguna 19etatik 20etara) edo anaitasunamendi@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.


♦ BERRIAK

IRUDIAK: Judoka ospetsu nazionalek Anaitasunako tatamian entrenamendu bat gozatu dute datorren Espainiako Txapelketa prestatzeko.

Arthur Pereirak bere eskuineko orkatila apurtu du eta lehenengo itzuli osoa galduko du.

Anaitasunako mahai-teniseko taldeak hiru garaipen lortu ditu sei norgehiagokako asteburuan.

Anaitasunak garaipen berri bat lortu du areto-futboleko 2.B mailan, Villa de Quel errioxar taldeari irabazita.

Alain Landa eta Irati Díaz judokak, zazpigarren Espainiako IX. Superkopa – XXVIII. San Fermin Judo Nazioarteko Txapelketan.

Xavier Gonzálezek Helvetia Anaitasunako kamiseta janzten jarraituko du hurrengo hiru denboraldietan.


ASTEBURUKO EKIMENAK

PDF bat gaineratzen dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren ekimen eta partiduen egitarauarekin.


GURE SAILEN LEHIAKETAK

PDF bidaltzen dizuegu asteburu honetan izango diren gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.