ALBISTE BULETINA
2022/11/04
♦ PADEL JOKALARIAK
Padel partiduak jokatzeko behar diren taldeen osatzea errazteko, gure web-orrialdean atal bat ireki dugu beste bazkideekin partiduak jokatzeko kontaktuan jarri nahi duten pertsonek, haiekin harremanetan jartzeko datuak utz ditzaten. Haien segurtasunerako, recepcion@anaitasuna.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz lortu daitekeen pasahitz bat behar da web-orrialdera sartzeko. Datu-base horretan agertu nahi duenak, idazki hau bete beharko du.
♦ SAKELEKO TELEFONOAREN ERABILERA FITNESS GELAN
Entrenamendu hobeezin baterako eta erabiltzaileen arteko bizikidetza onerako, atseden-tarteetan sakeleko telefonoa ez erabiltzeko eskatzen dizuegu, makinetan zaudeten bitartean, haiek erabiltzeko beste bazkide batzuk itxoiten egon daitezkeelako.
Aukera aprobetxatuz, instalazio honen araurik garrantzitsuenak otoirazten dizkizuegu: TGS giltzarekin sartu beharra dago; oinetako garbi eta egokiekin sartu, tamaina handiko motxilekin sartzea debekatuta dago, horretarako armairuak baitaude; derrigorrezkoa da makina, banku eta zerrietan esku-oihalaren erabilera; eta materialari erabilera egokia eman behar zaio eta haren ordena mantendu (bereziki, barrak eta pisuak bildu behar dira).
♦ TXIKIENTZAKO ZINEMA ITZULTZEA NAHI AL DUZU?
Anaitasunan, igandeetako txikientzako zinemari berrekitea gustatuko litzaiguke. Horregatik, edozein bazkide animatzen dugu Kultur-sailarekin jarduera honetan lagun dezan, elkarteko txikiek filmez eta abenturaz eta dibertsioz beteriko istorioez gozatu dezaten. Lagundu nahi dutenek socios@anaitasuna.com-era mezu bat bidal dezakete. Edozein laguntza ongi etorria izango da.
♦ BERRIAK
– IRUDIAK: Ikusi zeinen ongi pasatu zuten familiako txikienek Anaitasunako Halloween Festan.
– Padeleko neska beteranoek Donibane Kirol Elkartearen aurka galdu dute Reyno de Navarra Kopan.
– Anaitasunako 2.B maila nazionaleko mahai-teniseko taldeak Madrid C.T.M-ren aurka galdu du.
– Alain Landa eta Irati Díaz, Nafarroako Judo Txapeldun Absolutuak.
– ‘Drácula’-ren aipamena, beldur garaitezineko obra bikain baten banpiroa, guztietatik nabarmenena.
♦ ASTEBURUKO EKIMENAK
PDF bat atxikitzen dizuegu gure instalazioetan izango diren asteburu honetako partidu eta ekimenen egitaraua.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.