ALBISTE BULETINA

2022/11/04

 

 

♦ PADEL JOKALARIAK

Padel partiduak jokatzeko behar diren taldeen osatzea errazteko, gure web-orrialdean atal bat ireki dugu beste bazkideekin partiduak jokatzeko kontaktuan jarri nahi duten pertsonek, haiekin harremanetan jartzeko datuak utz ditzaten. Haien segurtasunerako, recepcion@anaitasuna.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz lortu daitekeen pasahitz bat behar da web-orrialdera sartzeko. Datu-base horretan agertu nahi duenak, idazki hau bete beharko du.


♦ SAKELEKO TELEFONOAREN ERABILERA FITNESS GELAN

Entrenamendu hobeezin baterako eta erabiltzaileen arteko bizikidetza onerako, atseden-tarteetan sakeleko telefonoa ez erabiltzeko eskatzen dizuegu, makinetan zaudeten bitartean, haiek erabiltzeko beste bazkide batzuk itxoiten egon daitezkeelako.

Aukera aprobetxatuz, instalazio honen araurik garrantzitsuenak otoirazten dizkizuegu: TGS giltzarekin sartu beharra dago; oinetako garbi eta egokiekin sartu, tamaina handiko motxilekin sartzea debekatuta dago, horretarako armairuak baitaude; derrigorrezkoa da makina, banku eta zerrietan esku-oihalaren erabilera; eta materialari erabilera egokia eman behar zaio eta haren ordena mantendu (bereziki, barrak eta pisuak bildu behar dira).


♦ TXIKIENTZAKO ZINEMA ITZULTZEA NAHI AL DUZU?

Anaitasunan, igandeetako txikientzako zinemari berrekitea gustatuko litzaiguke. Horregatik, edozein bazkide animatzen dugu Kultur-sailarekin jarduera honetan lagun dezan, elkarteko txikiek filmez eta abenturaz eta dibertsioz beteriko istorioez gozatu dezaten. Lagundu nahi dutenek socios@anaitasuna.com-era mezu bat bidal dezakete. Edozein laguntza ongi etorria izango da.


♦ BERRIAK

IRUDIAK: Ikusi zeinen ongi pasatu zuten familiako txikienek Anaitasunako Halloween Festan.

Padeleko neska beteranoek Donibane Kirol Elkartearen aurka galdu dute Reyno de Navarra Kopan.

Anaitasunako talde alebinak bederatzigarren postuan amaitu du XVI. Euskalgym Nazioarteko Gimnasia Galan.

Anaitasunako 2.B maila nazionaleko mahai-teniseko taldeak Madrid C.T.M-ren aurka galdu du.

Gaurkoan… Mónica Gutiérrez, Anaitasunako liburuzaina: “Ezinbestekoa da klubak kulturarako tokiak izan ditzan”.

2.B mailako areto-futboleko taldearen garaipen berria Almonacid-en aurka eta sailkapenaren burutzagatik borrokan darrai.

Alain Landa eta Irati Díaz, Nafarroako Judo Txapeldun Absolutuak.

‘Drácula’-ren aipamena, beldur garaitezineko obra bikain baten banpiroa, guztietatik nabarmenena.


ASTEBURUKO EKIMENAK

PDF bat atxikitzen dizuegu gure instalazioetan izango diren asteburu honetako partidu eta ekimenen egitaraua.


GURE SAILEN LEHIAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.