ALBISTE BULETINA

2022/11/11

 

♦ IRAKASKUNTZARAKO IGERILEKUAREN TENPERATURAREN IGOERA

Aurreko astean zabaldutako inkestaren bidez Anaitasunako bazkideen iritzia jaso ondoren, irakaskuntzarako igerilekuaren tenperatura igotzea erabaki da, familiako txikienek ur beroagoa disfrutatu dezaten.


♦ KIROLA ‘NAHIERAN’ ANAITASUNAN

Ez zaitez gehien erakartzen zaituzten klaseak probatu gabe geratu, noizbehinkako jardueren praktikara bideratuta dagoen Anaitasunan plazaratu dugun modalitate berriari esker, zure errutina osatzeko bikaina dena. Horretarako, sar zaitez Anaitasunako aplikazioan, Anaitapasseko menuan sartu eta ausartu konpromezurik gabe probatzera. Anaitapasseko modalitatearekin duen desberdintasuna, plaza bakoitzarengatik ordainduko duzula da (5€/saioa, 3€ Core eta hipopresiboen kasuan) eta aste bakoitzean erreserba batera mugatuko dela. Anaitapass bonua edo behin betiko plaza bat eska dezakezuelabñ oroitarazten dizuegu (kontsultatu hemen tokia libre duten ikastaroak).


GIMNASIA ERRITMIKORIK ONENA, ANAITASUNAN

Azaroak 19 larunbatean, Anaitasunan zure zain egongo gara Kluben arteko Nafarroako Txapelketa – Nafarroako Foru Erkidegoa Saria gozatu dezazun. Lehiaketa pabiloian ospatuko da, goizez (9:30etik aurrera) zein arratsaldez (15etatik).


♦ MENDI-SAILAREN ATERALDI BERRI BAT

Azaroak 20 igandean, Mendi-sailak egun erdiko ateraldi bat antolatu du Guardetxe, Putterri (1.296 metro) eta Lizarrusti portura. Beti bezala, inskripzioak aurreko osteguneko 20ak arte gauzatu daitezke, 948254900 zenbakiaren bidez edo mezu elektronikoz anaitasunamendi@gmail.com helbidera.


♦ BERRIAK

Centro Natación Helios-ek ez dio aukerarik eman Bigarren Mailako Anaitasunako mahai-teniseko taldeari.

Anaitasunako igeriketa taldearen hasiera bikaina NKJ-etan: lehenengo postua kimuetan eta bigarrena benjaminetan.

Anaitasunak garaipen borrokatu bat lortu du Antxo AF-ren aurka areto-futboleko 2.B mailan.

IRUDIAK: Puerto Las Coronas, Borreguil eta Castillonuevo-ra egindako ateraldiaren argazki guztiak.

Bigarren postua Anaitasunarentzat Halterofiliako Kluben Nafarroako Txapelketan.


ASTEBURUKO EKIMENAK

PDF bat eransten dizuegu asteburu honetan gure instalazioetan izango diren partidu eta ekimenen egitarauarekin.


GURE SAILEN LEHIAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.