ALBISTE BULETINA
2023/01/27
♦ BAINUTEGIAREN BEREHALAKO IREKIERA
Bainutegiko lanak bukatzear daude. Aurreko astean, ontziak bete egin ziren aurkitutako iragazte-arazoak konponduta al zeuden egiaztatzeko eta ez zen jariorik aurkitu. Ondoren, lauzak jartzeko lanak gauzatu ziren eta instalazioa garbitu genuen. Une honetan, airearen berotze-sistemarako beharrezkoa den pieza baten esperoan gaude. Behin jasota eta kokatuta, instalazioaren irekierari ekingo diogu. Aukera aprobetxatu nahi dugu berandutzeagatik barkamena eskatzeko, baina topatu ziren iragazketak konpontzea beharrezkoa zen.
♦ KLUBEKO EGOERAREN ANALISIA ASANBLADAN
500 bat bazkide aurkeztu ziren atzo Bazkideen Ezohiko Batzar Orokorrera, non klubaren egoera sozial eta ekonomikoari, langilegoari, jokabide-planei eta 2023an burutuko diren ekimenei buruzko analisia aurkeztu baitzen. Aurreko buletinean adierazi zen moduan, comunicacion@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz, batzarraren grabaketa ikusi nahi duten bazkideek lotura eska dezakete.
Anaitasunako Zuzendaritza-batzordearen eta Zuzenbidearen eskutik emango den hurrengo urratsa, zuekin guztiekin parte hartzeko lan-mahaiak deitzea izango da. Gainera, apirilak 30 baino lehen, Ordezkarien Batzarra ospatuko da.
♦ ANAITASUNAKO PEÑAREN EZOHIKO ASANBLADA OROKORRA
Datorren otsailak 11 goizeko 11etan Anaitasunako Peñaren Ezohiko Asanblada Orokorra ospatuko da, legegintzaldiaren amaiera eta batzar berria aukeratzeko hauteskundeen deialdia arrazoi direlarik. Hau izango da gai-zerrenda:
1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena
2. Legegintzaldiaren amaierako garbiketa-ekonomikoaren aurkezpena
3. Eskakizunak eta galderak
4. Hautagaien aurkezpena
5. Batzar berriaren bozka
Hautagaien aurkezpena p.anaitasuna@yahoo.es helbide elektronikoaren bidez gauzatuko da otsailaren 4ko 23:59ak arte. Hautagai bat baino gehiago izatekotan, bazkide guztiei zerrendak helbide elektronikoz bidaliko zaizkie otsailak 5eko goizeko 12etan. Une horretan, hautaketa-prozesua hasiko da, asanbladan bertan egitasmo bakoitzaren irakurketarekin amaituko dena.
♦ HALTEROFILIAKO HAURREN JOKOAK
Larunbatean, 16etatik aurrera, 1. gimnasioan XXXVI Nafarroako Halterofilia Kirol-jokoen lehenengo jardunaldia ospatuko da.
♦ ESKAILERA AFARIAK HASTEAR DAUDE!
Anaitasuna Peñak, datorren ostegunean, otsailak 2, eskailera afariei ekingo die, Sanferminei begira. Dokumentu bat bidaltzem dizuegu 2023ko afari bakoitzerako aurreikusita dauden menuekin. Okasio honetan, peñaren lokalean ospatuko da. Bestalde, afari guztiak barne hartzen dituzten bonuak daude eskuragarri, 100€-an. Txartelak Anaitasunako harreran eskura daitezke. Anima zaitez girorik onena gozatzera!
♦ ABENTURAK HAURRENTZAKO ZINEMAN
Igande honetan, 17:30ean, familiako txikienek «Dolittle Doktorearen abenturak» filma disfrutatu ahal izango dute gure haurren zinema-saioan. Beti bezala, goxokiak eta zozketak izango dira, bertara aurkezten diren ume guztiek tarte atsegin bat pasa dezaten eta dibertsioz betea.
♦ BERRIAK
– Edu Fernándezek Helvetia Anaitasunaren kamiseta janzten jarraituko du.
– 1. postuak Miren Yan Sola eta Aitor Garciarentzat Nafarroako Judo Kirol-jokoen hasieran.
– Anaitasunaren porrota Publimax CAI Santiagoren aurka mahai-teniseko 2. mailan.
– Anaitasuna garaile atera da areto-futboleko derbian eta 2.B maila nagusitzen darrai.
– Marcos Canciok Helvetia Anaitasunaren atea defendatzen jarraituko du.
♦ GURE SAILEN LEHIAKETAK
PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-sailen lehiaketa guztiekin.
Comments are closed.