ALBISTE BULETINA

06/24/2022

 

♦ BAZKIDE EGITEKO ESKAINTZA BERRIAK

Anaitasunan, bazkideen inskripziorako promozio-kanpaina berri bat atera dugu, behinik behin, abuztuaren 31ra arte irekita egongo dena. Aukera anitzak daude, abantailazkoak bazkide ohientzat zein Anaitasunaren parte ez diren pertsonentzat:

  • Bazkide ohiak sarrera-kuota ordaindu gabe itzuli ahal izango dira (gutxienez 2021/07/01etik egon behar dira amaierako bajan eta bi urteko egonaldi-konpromezua sinatu behar dute).
  • Bazkide berriek Fitness Gelako urte baterako kuota edo AnaitaPass bat aukeratu ahal izango dute sarrera-opari moduan
  • Bazkideen bigarren mailako senideentzako sarrera-kuotak %50era murriztuko dira (helduak: 400€; 65 urte baino gehiagokoak: 300€; gazteak: 200€; eta txikiak: 50€).
  • Bazkide kirolarientzako sarrera-kuotak ezabatuko dira (bi urteko egonaldi-konpromezuarekin)

♦ SANFERMINEN HASIERARAKO KARTA

Uztailaren 6etik 10era, Anaitasunako tabernan karta hau eskainiko zaizue, non txikienentzako aukerak gehitu ditugun. 11tik aurrera, menu hau baliogabetuko da eta hurrengo astean aurkeztuko den ostalaritza-karta sartuko da indarrean.


♦ GUNE BERDEAREN ERABILERA EGOKIA

Udako denboraldiaren hasierari begira, gune berdean jatea, umeei ipurtoihalak aldatzea, beirazko objektuak erabiltzea, baloiekin jolastea, etab. debekatuta dagoela azpimarratu nahi dugu. Klubeko araudian berezitasun guztiak kontdultatu ditzakezu. Aldi berean, garrantzitsua da azpimarratzea igerilekuan bainatzera sartu baino lehen derrigorrezkoa dela dutxa hartzea.


♦ BAINUTEGIA, HELDUENTZAT SOILIK

Oroitarazten dizuegu osasun eta segurtasun-neurriak direla eta, bainutegirako sarrera soilik 18 urte baino gehiagokoentzat baimenduta dagoela. Araudian ezartzen den moduan, derrigorrezkoa da bainatu baino lehen dutxatzea eta bainujantziaren, oihalaren, bainatzeko txanoaren eta txankleten erabilera (albornoza nahi izatekotan). Debekatuta dago poltsekin edo jantzita sartzea, hala nola, beirazko edo metalezko objektuekin.


♦ PRESTATU GURE ESTETIKAREKIN SANFERMINETARAKO

Gure estetika zerbitzuak bazkide guztientzako eskaintza bat prestatu du, San Fermin festetara garaiz eta zaintzarik onenekin irits zaitezten. Lortu informazioa!


♦ ZEZENKETARAKO SARRERA BIKOITZ BAT IRABAZTEKO AZKEN AUKERA

Anaitasunaren aseguru-elkarte ofiziala den Helvetia Seguros, zozketa bat jaurti du poliza bat kontratatzen zuten pertsonetako batek zozketa bat jaurti du poliza bat kontratatzen zuten pertsonetako batek Sanferminetan uztailaren 9ko zezenketarako sarrera bikoitz bat lortu zezanuztailaren 9ko zezenketarako sarrera bikoitz bat lortu zezan. Garaiz zaude oraindik! Lotura honetan informazio guztia kontsultatu dezakezu.


♦ BERRIAK

Anaitasuna txapeldun Nafarroako Igeriketa Kirol Jokoetan, infantil eta alebin ligak irabazi eta gero.

Eskubaloi neska infantilen taldea espainiako txapeldun bigarren urtez jarraian.

IRUDIAK: horrela gozatu zuen gure mendi-atalak Sansanet, Aguas Tuertas eta Ozarako ateraldian.

Mikel Redondo Helvetia Anaitasunako jokalari bihurtu da ofizialki.

Aitor Garcíak bere kontratua zabaldu du eta Helvetia Anaitasunako jokalaria izango da hurrengo hiru denboraldietan.


♦ GURE ATALEN LEIHAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol-atalen leihaketa guztiekin.

X