ALBISTA BULETINA

2022/09/15

 

♦ NEGUKO ORDUTEGIA

Ostiral honetan, irailak 16, neguko denboraldia hasiko da Anaitasunan, instalazioetako ordutegietan dagozkien aldaketekin. Hemen duzue irekitze- eta ixte-orduak kontsultatzeko dokumentu bat.


♦ ARAUDIAREN ALDAKETA

Neguko denboraldiaren hasierarekin batera, zenbait instalazioetako araudia aldatuko da ere. Esteka honetan bazkideei elkarteko zerbitzu eta instalazioetan eragiten dieten arau guztiak ikus ditzakezu.


♦ URTEBETETZEETARAKO ERRESERBAK, ESKURAGARRI JADA

Datorren astelehena 19tik aurrera, urtebetetzeetarako erreserba posible da berriz ere. Klubeko araudian beharrezko jarraibide guztiak dituzue. Recepcion@anaitasuna.com helbidera mezu elektroniko baten bidez idatzizko erreserba bat egin behar duzuela oroitarazten dizuegu, 15 eguneko aurrerapenarekin.


♦ LAGUNTZAILEEN ESKAKIZUNA

Hemendik aurrera, adin txikikoak haien Anaitasunako ikastaro edo klaseetara lagundu nahi dituzten eta bazkideak ez diren pertsonek baimena eskatu beharko dute recepcion@anaitasuna.com -era mezu elektroniko bat bidaliz. 8 urte baino txikiagokoen gurasoak dohainik sartu ahal izango direla oroitarazten dizuegu eta 8 urte baino gehiagokoenek 2€ ordaindu beharko dituzte.


♦ ESKUBALOI TALDEEN AURKEZPENA

Atzo iragarri genuen bezala, datorren osteguna 15, 19etan, Anaitasunako Pabiloian gure eskubaloi saileko taldeen aurkezpena egingo da, nazional mailako zein oinarrikoena. Zatoz gure txikiei babes ematera!


♦ BERRIAK

IRUDIAK: Horrela gozatu zuten Anaitasunako bazkideek aurreko larunbatean Bazkidearen Egunean.

 IMQ Navarra-ko zuzendari nagusi berriak Helvetia Anaitasuna babestearen alde egin du ere.