BOLETÍN DE NOVEDADES

08/05/2022

♦ EGONGELA SOZIALERAKO SARRERA

Hemendik aurrera, Egongela Soziala itxita mantenduko da azken asteetan gertatu diren basakeriak direla eta. Bertara sartu nahi duen bazkide orok klubeko harreran baimena eskatu beharko du. Giltza emango zaio eta hura itzuli arte bazkide-txartela gordeko diote.


♦ BOSGARREN IGERIKETA TXANDARAKO PLAZAK ESKURAGAI

Oraindik bosgarren eta azken igeriketa ikastaroetako txandarako plazak eskuragai ditugu, zeinaren inskripzio-epea hurrengo asteazkenean, abuztuaren 10ean, bukatuko den. Bosgarren txanda hau abuztuaren 16tik 29ra gauzatuko du (hastapenezkoak 17:30ean; hobekuntzazkoak 18etan). Eman izena aplikazioaren bidez, Bazkide Gunetik edo klubeko bulegoetan.


♦ IGERIKETA IKASTARO INTENTSIBOA

Igeriketa sailak ikastaro intentsibo bat antolatu du leihaketa taldean sartu nahi duten eta 2015. urtetik atzera jaiotako gazteentzat. Irailaren 5etik 29ra garatuko da, astelehenetik ostegunera, 18etatik 18:45era. Inskripzioak aplikazioaren bidez, Bazkide Gunetik edo socios@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz egin daitezke. Zalantzarik izatekotan, mezu bat bidali daiteke natacion@anaitasuna.com helbidera.


♦ MAHAIEN ERRESERBA, OILASKO ERRENTZAT ERE

Hemendik aurrera, klubeko ostalaritzan erreserbak egin ahal izango dira, paella zein oilasko erreetarako. Momentu honetatik aurrera ere, mahaien erreserba guzti hauek ez dira tabernan izango baizik eta -2. solairuan kokatutako jatetxean.


♦ JANARIA ERRETEGIETAKO HOZKAILUETAN

Klubeko mantenimenduko langileek erretegietako zonaldea egunero goizeko 8etatik 9etara garbituko dute. Hozkailuetan gordeta dagoen janari guztia kanporatua izango da eta zakarrontzira botako da. Aukera aprobetxatzen dugu erretegiak erabili ondoren, suetako txingarrak garbitu behar direla oroitarazteko.


♦ MAHAIEN GARBIKETA OSTALARITZAN

Bazkideek klubeko ostalaritzan erabilitako mahaiak garbitu eta jaso behar dituzuela gogorarazten dizuegu. Araudiaren parte da eta tabernako zenbait tokitan kokatutako hainbat karteletan adierazita dago. Zaborra botatzeko zakarrontziak daude, bai eta ontziteria uzteko lekuak ere. Arren, neurri honetan laguntzeko eskatzen dizuegu, mahaiak garbi eta jasota utziz, hurrengo bazkideek erosotasunez erabili ahal izateko.


♦ ALDAKETA TXIKIAREN ASTEAN

Azkenean, Txikiaren Astea abuztuaren 16tik 20ra ospatuko da. Aste honetako egun nagusia larunbata 20 izango da, familiako txikienentzako ekimenez betetako jardunaldia izango baita.


♦ PADEL PRODUKTUEN MAKINA

Klubeko harreran, padelerako produktuen makina bat ezarri da, bazkide eta erabiltzaileek kirol hau praktikatzeko behar dituzuen pilota eta beste elementuekin. Erabilgarria izatea espero dugu.


♦ BAINUTEGIKO ARAUDIA

Azken asteetan, adin txikikoen bainutegirako sarrera areagotuko egin da. Segurtasun eta osasun arrazoiengatik, instalazioetara sartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa dela azpimarratzen dizuegu. Aldi berean, bainua hartu baino lehen derrigorrezkoa da dutxa hartzea eta bainujantzia, oihala, txanoa eta txankletak eramatea. Neurri hauek betetzen ez dituen edozein bazkide zigortua izango da, Anaitasunako Estatutu Orokorren araudi zigortzailearen arabera. Klubeko araudian, bainutegiko araudiak berrikusi ditzakezue.


♦ BERRIAK

Julian García de la Cruz IV Anaitasuna Mahai-tenis Open Txapelketako txapeldun.

Domin berri bat Ane Iraizozentzat, Espainiako azpitxapeldun igeriketako infatilen 50 metro libreetan.

Zazpi eskubaloi klub I Udako Helvetia Anaitasuna Txapelketan.

Mikel Muniain eta Iñaki Domínguez Europako Txapelketako Halterofilia Masterrean leihatuko dira abuztuaren 23 eta 24ean.