BOLETÍN DE NOVEDADES

09/02/2022

 

♦ IRAILAK 10, ZUEN EGUNA DA ANAITASUNAN

Irailak 10, larunbata, Anaitasunan Bazkidearen Eguna ospatuko dugu, bazkide guztien harremanak sendotzeko balioko duen aisialdi-jarduera. Horretarako, hamaika jarduera antolatu ditugu, erakustaldiak zein 1. Iosu Isturiz oroigarriaren Gomazko Pala Txapelketa Soziala, jakiak, jokuak, paella txapelketa, dantzak, bingoa… Egun horretan, Anaitasunan nahi zaituztegu! Zerrenda pasatuko dugu.


♦ ANAITASUNAREN APP OFIZIALA DESKARGATU EZAZU

Hurrengo asteko jardueren eta ikastaroen aurreinskripzioei begira, oroitarazten dizuegu aplikazioaren bidez egin nahi badituzue, Anaitasunaren appa izan behar duzue, ez Resasportena. Anaitasunarena gure irudiaren bidez identifikatuko duzue.

Lotura hemen duzue: IOS sistema erabiltzen baduzue egin klik hemen; Android erabiltzen baduzue, egin klik hemen.


♦ BAZKIDE IZATEKO ESKAINTZAK APROBETXATZEKO DENBORA GEHIAGO

Pertsona gehiago gure klubera hurbil daitezen eta gurearen parte izatera sar daitezen, bazkideak hartzeko kanpaina luzatzea erabaki dugu, pasa den abuztuak 31 bukatu behar zena. Lotura honetan ikus daitezkeen eskaintzak irailera arte mantenduko dira aktibo. Oroi ezazue gida-bisita birtuala daukagula, Anaitasunan sartzeko interesa duten zuen lagunei erakuts diezaiezuen.


♦ ZEREN ZAIN ZAUDE ZURE ALABA ARETO-FUTBOLERA ERAMATEKO?

Denboraldi honetan, areto-futboleko nesken talde bat izango dugu gure eskolan. Urtero-urtero hazten joango den taldea eta sailean indartzeko helburuarekin jaio dena, Anaitasunan nesken kirola sustatzen jarraitzeko. Ez galdu aukerarik!


♦ ESKUBALOI TALDEEN AURKEZPENA

Irailak 15, osteguna, 19etatik aurrera, guere pabiloian gure eskubaloi talde guztien aurkezpena eginen dugu, babesleekin eta instituzioekin kontatuko duen aktua. Ez galdu ilusioz beteriko denboraldiaren hasiera!


♦ EGIN AURRE XAKE MAISU BATI ANAITASUNAN

Mikel Huerga xake maisu nafar handiak Anaitasunan aldibereko partidak jokatuko ditu. Irailak 16, 17etatik aurrera ospatuko dira, eta bertan edozein xake-maila duten pertsonek parte hartu ahal izango dute. Ausartuko zara?


♦ SAN KRISTOBALERAKO MARTXAN ESPERO ZAITUGU

Irailak 18, larunbata, 9 etatik aurrera, San Kristobalerako Martxaren 27. edizioari emango diogu hasiera, gure Mendi sailaren ekimenik garrantzitsuenetariko bat. Anima zaitez jarduera dibertigarri honetan parte hartzen naturarekin kontaktu zuzenean. Inskripzioak klubeko harreran egin daitezke.


♦ SUSPERTU UDAKO DEMASETATIK GURE ESTETIKAN

Gure estetika zerbitzuak zure organismoa suspertzen lagundu nahi dizu. Horregatik, oso eskaintza berezi bat atera dugu zerbitzurik onenak jaso ditzazuen.


♦ LIBURUTEGIAK BERE ATEAK BERRIREKIKO DITU

Hurrengo irailak 5, astelehena, liburutegiak bere ateak irekiko ditu. Ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era.


♦ BERRIAK

Wise Security Global Anaitasunako eskubaloi nesken babesle berrian bihurtu da.

Anaitasunako Mariburruntziek zilarrezko domina eskuratu dute Master Igeriketa Sinkronizatuko Europako Txapelketan.

Mikel Muniain Halterofilia Master Europako Txapelketa lortu du hirugarren aldiz jarraian.