ALBISTE BULETINA

10/12/2021

 

♦ PADEL ESKOLAKO IKASLEAK

Oroitarazi nahi dizuegu padel eskolako ikasle guztiek monitoreei abisatu behar dietela eskolara huts egin behar badute.

Bestalde, adierazi nahi dizuegu Anaitasuna KKAEren araudiaren arabera, erabiltzaileren batek pista bat erreserbatu badu eta lehen hamar minutuetan agertzen ez bada, huraxe erabiltzeko eskubidea galduko duela.


♦ GIZALEGEZKO JOKAERA ALDAGELETAN

Taldeek ezin dute egon aldageletan beharrezkoa duten denbora baino gehiago. Gainera, debekatua dago jatea eta edatea, eta musukoa nahitaez erabili behar da. Bestalde, aldageletan gizalegez jokatzeko eskatzen dizuegu (oihurik gabe, musikarik gabe…).


♦ EGUBERRIKO KANPALDIAK

Emaiezu zure seme-alabei oporraldiotako planik onenak gozatzeko aukera! Oraindik ere zabalik dago Eguberriko bi kanpaldietan izena emateko epea. Gogorarazten dizuegu inskribatuen zerrendak izena emandako hurrenkeraren arabera eginen direla. Abenduaren 17a izanen da izena emateko azken eguna, 19:00etan.

Esteka hauetan bi kanpaldiei buruzko argibide guztiak ikusiko dituzue:

  1. Hiri kanpaldia.
  2. Kirol-anitzeko kanpaldia.

♦ EGUBERRIETAKO EGITARAUA

Abenduaren 13tik aurrera, astelehena, Eguberrietako ekitaldietan, izena emateko epea irekiko dugu haurrek ederki goza ditzaten beraientzat pentsatu diren jarduerak. Elkarteko harreran eman behar da izena (ordainpeko tailerrak izan ezik, bulegoetara joan beharko baita).


♦ URTEZAHAR GAUEKO KOTILOIA

Oraindik ez al duzu pentsatu non ospatu Urtezahar gaua?  Gogoratu  urte bukaera Anaitasunan ospatu dezakezula, afari eder baten bidez  (ikusi menuak), eta ondoren, festa Pablito Mixen eskutik. Abenduaren 15era arte eman dezakezu izena esteka honetan.


♦ TABERNAKO ORDUTEGIA ABENDUAREN 24AN

Taberna 10:00etatik 15:00etara egonen da zabalik abenduaren 24an.


♦ MENDIKO KIROLARI FEDERATUAK

Agiri honetan aurkituko dituzue heldu den urtean Mendian federatzeko tarifak. Interesdunek, eskabidea betetzeaz gain, dagokion tarifa banku-kontuetako batean ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi behar duzue. Bi agiriak socios@anaitasuna.com helbidera bidali behar dira. Altak abenduaren 15etik aurrera tramitatuko dira.


♦ HAURRENDAKO ALTXAGARRIAK

Aldageletan altxagarriak paratu ditugu haurrek garbitasuna beren kasa egiteko aukera izan dezaten.


♦ HELVETIA ANAITASUNAKO POSTERRA SINATZEA

Larunbat honetan, Helvetia Anaitasuna eta Viveros Herol BM. Nava taldeen arteko partidaren ondotik (Katedralean, 19:00etan), eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeko kide guztiek taldeko posterrak sinatuko dizkiete horixe eskatzen duten zale guztiei.


♦ GURE BABESLEEN PRODUKTUAK

Elkarteko harreran salgai ditugu oraindik  Salinas etxeko Mantekada kutxak eta Kaiku esne brickak. Produktu horiek erosiz, laguntza ematen diogu Anaitasunako eskubaloi eskolari.


FAMILIENDAKO ZINEMARIK EZ IGANDEAN

Aste honetan, ez da haur zinemarik izanen igande arratsaldean.


♦ GAURKOTASUNA

– Halterofiliako A taldea zazpigarrena izan da Errege Kopan, Oviedon jokatua.

– Miren Yan Sola, 13 urtekoa, bosgarren izan da Espainiako Judo Eskola Txapelketan.

– Hementxe ikusgai gure areto-futboleko taldeak Mahastiak Labastida taldeari irabazitako partidaren irudirik onenak.

–  Helvetia Anaitasunak BM. Iberoquinoa Antequera taldeari irabazitako partidaren argazkiak, 11. jardunaldiko partida atzeratuan.

Gimnasia erritmikoko atalak Anaitasuna Pabilioian eskainitako Eguberriko erakustaldi handiaren argazkiak


♦ BAINUETXEA ITXITA

Jakizue bainuetxea berriro itxita egonen dela astelehen honetan, abenduak 13, legionelaren aurkako tratamendua egiteko, araudiak ezarritakoarekin bat.


ASTEBURUKO EKITALDIAK

Erantsi dizuegun PDFn, asteburu honetan gure instalazioetan jokatuko diren partidak eta ekitaldiak dituzue bildurik.