ALBISTE BULETINA
2022/01/28
♦ PADELEKO NAFARROAKO KIROL JOLASAK ADINGABEENTZAT
Otsailaren 4-6ko asteburuan, Anaitasuna 2022ko padeleko adingabeen Nafarroako Kirol Jokoen lehen jardunaldia hartuko du. Partidu hauek ikustera eta gure txikiak animatzera animatzen zaituztegu. Hauek dira jokoen ordutegiak:
- Ostiralean, otsailak 4; 3. eta 4. pistean 16:00etatik 21:00etara.
- Larunbatean, otsailak 5; 3. eta 4. pistean 08:00etatik 21:00etara; eta 2. pista 13:00etatik 21:00etara.
- Igandean, otsailak 6, 3. eta 4. pistean 08:00etatik 21etara; eta 2. pista 13:00etatik 21:00ak arte.
♦ ANAITASUNEZ JANTZI!
Anaitasuneko pabilioiak denda bat ireki du tabernaren pareko izkinan. Bertan, Asobal taldeko partiduetan kirol arropa eta klubeko merchandising materiala salduko da.
♦ COV- PASAPORTEA
Nafarroako Gobernuak otsailaren 14ra arte luzatu egin ditu murrizketak, beraz, Covid pasaportea izatea derrigorrezkoa izango da kiroldegira eta zuzendutako jarduetara sartzeko.
♦ BERRIAK
– Anaitasunako 10 tenis-mahaiako jokalari, igandetik, Nafarroako liga absolutoan lehiatzen ari dira.
– Anaitasunak mahai tenis taldetan, Nafarroako Kirol Jokoen bigarren jaunaldia hartzen du.
♦ ASTEBURUKO EKITALDIAK
Gure instalazioetan asteburu honetan egongo diren partidak eta ekitaldiak PDF honetan eransten dizuegu.
Comments are closed.