ALBISTE BULETINA

2021/12/23

 

BADITUGU ACEDYR PASAPORTEAREN PEGATINAK

Bulegoetan eskura ditugu ACEDYR pasaportearen pegatinak 2022. urterako. Hona hemen baldintza orokorrak eta bazkidetutako elkarteen azken zerrenda eguneratua.


♦ ESKOLARIK GABE URTARRILAREN 7ra ARTE

Gogorarazi nahi dizuegu eskolak eta jarduerak ostegun honetan bertan bukatuko direla eta 2022ko lehen ostiralean hasiko direla berriro, urtarrilaren 7an, alegia.


♦ GAURKOTASUNA

– Ander Izquierdok Helvetia Anaitasuna utziko du denboraldi hau amaitzean.

– Hamarnaka haur etorri ziren Anaitasunara beren desioak Olentzerori ematera.

– Helvetia Anaitasunak Martín Ganuzari berritu dio kontratua hiru denboraldirako.

– Ilusioa gainezka Anaitasunako tatamian, Judoka Lagunaren Egunean.

– Sentsazio onak Gimnasia Erritmikoko taldearentzat, Espainiako Talde Txapelketan.


♦ BERTAN BEHERA UTZI DA EGUBERRIKO SASKI ZOZKETA PUBLIKOA

Covid-19ak eragindako kasu kopurua igo dela eta, bertan behera utzi da ostiral honetan (hilak 24) egitekoa zen jendaurreko zozketa Eguberriko saskiak banatzeko. Zozketa ekitaldi pribatuan eginen da.