ALBISTE BULETINA

2022/01/14

 

♦ TXIKIPARK ASTEBURUAN IREKITA

Larunbat honetatik aurrera, urtarrilak 15, asteburuetan txikiendako parkea zabalik egongo da. Ordutegia honakoa izango da: larunbatetan, 17:30etik 20:30era; eta igandeetan, 17:30etik 19:30era. Txikipark edo ludotxiki bonoak dituzten guztiek, asteburuetan txikiparkea erabili ahal izango dute beste ezer ordaindu gabe. Bazkide ez diren haurrentzat, prezioa 5 euro/eguneko izango da.


♦ INKESTA OSTALARITZAN

Datorren astean, buzoi bat jarriko dugu tabernan, Ostalaritza zerbitzuaren balorazioa helarazteko. Postontziaren ondoan jarriko ditugun boto-txartel batzuen bitartez, zerbitzua, kalitatea, langileak, instalazioak… egoki iruditzen zaizkizuen oharrak egiteko atal bat ere egongo da. Inkesta honen erabilera arduratsua egitera animatzen zaitugu, zure ustez garrantzitsua eta beharrezkoa dena hobetu dezagun. Nahi adina aldiz eta egoki ikusten duzunean bete dezakezu.


♦ NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA ONLINE

Azpi-8tik 20ra kateogoria bitarteko xake jokalariek (2002tik 2016ra bitartean jaiotakoak) Lichess International Online Chess Championship 2022-n parte hartu ahal izango dute. 2021ean 25 herrialde ezberdinetako 700 parte hartzaile baino gehiago izan zituen txapelketa da. Izena emateko, Richard Guerrerorekin harremanetan jarri beharko zara WhatsApp bidez +34 651175111 telefonoan.


♦ ESKAINTZA ESTETIKOA

Anaitasuna Estetika ataleko eskaintza helarazten dizugu, urtea zure osasuna eta zure irudia zainduz hasi dezazun. Ez galdu urtarrilaren 31ra arte aktibo egongo den promozio honen aukera.


♦ ACTUALIDAD

Kirolaren Goi Kontseiluak 121.710 euro ematen dizkio Helvetia Anaitasunari pandemiaren eragina murrizteko.

Errege Magoen bisitak emozioz betetzen du txikien arratsalderik bereziena.

Gaur ezagutuko dugu…: Miren Yan Sola, iraunkortasuna eta ahalegina bere bereizgarri egiten dituen judoka.

Berrogeita hamar bikotek emozioz betetzen dute Anaitasuna Padel Gabonetako Gizarte Txapelketan.


♦ ASTEBURUKO EKITALDIAK

Asteburu honetako egongo diren jolas eta ekitaldien egutegiarekin PDF bat eransten dizuegu.

X