ALBISTE BULETINA

26/11/2021

 

♦ COVID PASAPORTEA

Dakizuenez, gaur gauerdian sartuko da indarrean Covid pasaportea nahitaez erabili beharra 60 lagunetik gorako jatetxe eta tabernetan. Beraz, erantzukizunez jokatzeko eskatzen dizuegu zuetako bakoitzari. Derrigorrezkoa izanen da ostalaritzako langileei Covid pasaportea erakustea, tabernara eta jatetxera sartzean.


♦ ENERGIAKO PREZIOEN EGOERA

Aurreko buletin batean esan genizuen bezala, kirol elkarteok energia fakturen igoera handi-handia hartzen ari gara gure gain. Hona hemen AEDONAko kirol elkarteetako presidenteek sinatutako iritzi artikulu bat, gaur Diario de Navarra egunkarian argitaratua.


♦ ALDAKETAK ARTXIBOAN

Bazkideen datu-basea kudeatzaile berrira aldatu denez, akatsak egon daitezke informazio orokorrean, telefonoetan, posta elektronikoetan, ikastaroetan eta kuotetan. Beraz, administrazioak akatsen bat jakinarazten badu, pazientzia eskatzen dugu. Bestalde, bazkideren bat kuotetan akatsen bat dagoela ohartzen bada, eskertuko diogu horren berri ematea.

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu kuotak eta ordainketak bazkideen eremuan eta aplikazio berrian egiaztatu daitezkeela.


♦ ARGAZKI RALLYA

Gogoratu: astelehen honetan, hilak 29, Anaitasunak bere argazki rallyari berrelduko dio. Oinarriak esteka honetan dituzue eskura. Izena emateko kuota 10 euro da helduentzat eta, 5 euro, adingabekoentzat.


♦ ALDAKETA HIITetik FUNTZIONALERA

Hiit eskola: astelehen eta asteazkenetako 14:30ean, eta astearte eta ostegunetakoak, 17: 30ean, Funtzional eskolak izanen dira. Beraz, materialekin eginen dira. Gainerako funtzional eskolak bezala izanen dira


♦ APARKALEKUAK ERRESERBATZEA

Igande honetan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren azken saioa dela eta, mugikortasun urriko pertsonentzat gordeko da bi plazetako espazioa eta, era berean, elkartearen sarreraren ondoan dauden beste bi espazio. Leku hori guztia telebista-ibilgailuek hartuko dute.


♦ JAIEGUNETAN KLASERIK EZ

Jaiegunak direla eta, ez da klaserik eta ikastarorik egonen egunotan: Azaroak 29, astelehena; abenduak 3, ostirala; abenduak 6, astelehena; eta abenduak 8, asteazkena.


♦ URTEZAHAR GAUEKO KOTILOIA

Abenduaren 15era arte eman ahalko da izena Anaitasunako urtezahar gaueko afarirako. Zatoz eta gozatu zure elkartean urte bukaera eta hasiera zoragarriak! Esteka honetan dituzue argibideak ikusgai bai eskura diren menuei buruz bai izena emateari buruz.


♦ GAURKOTASUNA

– Emakumezkoen Helvetia Anaitasunak, ohorezko maila zilarrezkoan ari denak, femenino de División de Honor Risa Takigawa japoniarra fitxatu du.

 Anaitasunak laugarren mailako txapeldunorde trofeoa jaso du emakumezkoetan Nafarroako padel galan.

– Helvetia Anaitasunak BM. Iberoquinoa Antequera taldearen aurka jokatuko du abenduaren 8an, asteazkena.

– Daniel Martinicorena eta Aroa García lehian Espainiako Halterofilia txapelketan, 15 urtez azpikoetan.

 


ASTEBURUKO EKITALDIAK

Erantsi dizuegun PDFn , asteburu honetan gure instalazioetan jokatuko diren partidak eta ekitaldiak dituzue bildurik.

X