ALBISTE BULETINA

06/30/2022

♦ OSTALARITZA KARTA BERRIA

Klubeko ostalaritzarako karta berria aurkezten dizuegu, non bertan familiako txikienentzako eskaintzak dituen atal bat gehitu den. Iragarri genizuen bezala, datozen Sanferminetan, 6tik 10era, festetarako prestatua den kartako janariak eskatu ahal izango dira soilik eta, 11tik aurrera, karta berria sartuko da indarrean. Gozatzea espero dugu!


♦ UZTAILAK 6KO AFARIAN IZEN EMATEKO AZKEN AUKERA

Uztailak 6ko gauean, Anaitasunan Sanferminen hasiera ospatzeko afari handi bat antolatu dugu. Inskripzioak klubeko harreran egin daitezke. Ez zaitez tokirik gabe geratu eta disfrutatu jatordua eta ondoren orkestarekin izango den dantzaz.


♦ UZTAILAN ATZERATUTAKO BI ORDAINKETA KOBRATUKO DIRA

Oroitarazten dizuegu uztaileko ordainagirian, apirileko eta maiatzeko ezohiko ordainketen atzerapenaren kobratzea sartuko dela. Modu honetan jokatu da, atzerapen guztiak ekaineko ordainagirian ordaindu ez ditzazuen.


♦ UDAKO IKASTAROETARAKO INSKRIPZIOAK IREKITA DARRAITE

Udako ikastaroetarako inskripzioak uztailaren 15era arte egin ahal izango dira, gure apparen bidez, Bazkideen Gunetik, edo zuzenean Anaitasunako bulegoetan gauzatu daitezkeenak.

Igeriketa ikastaroetako 3. , 4. eta 5. txandetarako inskripzioak ere eskuragai daude, hala nola, txikientzako antolatu ditugun kanpamentuetarako. Azkar ibili eta ez geratu tokirik gabe!


♦ BELARRAREN EREITEA

Hurrengo uztailak 4 astelehena, gune berdeko zenbait zonaldeen ereitea gauzatuko da. Ondorioz, jendea hortik ibili ez dadin hesitu egingo da. Mesedez, errespetatu seinaleak eta ez zapaldu mugatutako guneak.


♦ IOSU ISTURIZ MEMORIALA

Uztailaren 25etik irailaren 10era, Anaitasunan Iosu Isturiz Erretxinezko Palako Txapelketa Soziala ospatuko da. Inskripzioak irekita daude eta uztailaren 15ean amaituko dira. 690171778 WhatsAppeko zenbakira idazten egin ahal izango dira. Zure esperoan gaude!


♦ BERRIAK

Anaitasunak Udako Nafarroako Igeriketa Txapelketa Juniorra eta Absolutua irabazi ditu 57 domin lortuz.

Iruñeko alkateak Espainiako txapeldun diren Eskubaloi Neska Infantilen ordezkariei harrera egin die.

Anaitasunaren garaipena Udako Euskal Herriko Alebin Igeriketa Txapelketan.

Carlos Chocarro, Álvaro Gastón eta Ibai Meoki urte bat gehiago txuri-berde bezala.

Sanfermin hauetan zehar, Anaitasunako pabiloiak Majestic Zirku Handiaren saioak izango ditu berean.

IRUDIAK: Gure gimnasia erritmikoko atalaren erakustaldi bikaina Espainiako Kopako bigarren faserako prestatzeko.


♦ GURE ATALEN TXAPELKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetan izango diren gure kirol-atalen txapelketa guztiekin.

X