ALBISTE BULETINA

2021/12/17

 

♦ BAZKIDEAK ERAKARTZEKO KANPAINA

Bazkideak erakartzeko kanpaina berria abiarazi dugu. Haren baitan, bazkide guztiei opari bana emanen diegu, Anaitasunako bazkide egiteko pertsona bat ekartzen badigu.


♦ OLENTZEROREN ETORRERA

Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, Olentzero Anaitasunaraino etorriko zaigu haurrekin arratsalde gozagarria pasatzeko. Ekitaldia 1. gimnasioan eginen da.  Ispiluen arteko atetik sartuko gara -2 solairuan. Adin guztietako haur guztiek musukoa jarrita eraman beharko dute uneoro.


♦ EGUBERRIETAKO ORDUTEGIA

Hona hemen Anaitasunako ordutegia Eguberriotan.

INSTALAZIOAK:

  • 2021/12/24: 7etatik 15etara.
  • 2021/12/25: Itxita.
  • 2021/12/31: 7etatik 15etara.
  • 2022/01/01/: Itxita.
  • 2022/01/05: 7etatik 20etara.
  • 2022/01/06: 7etatik 21:30era.

HARRERA:

  • 2021/12/24: 7etatik 15etara.
  • 2021/12/25: Itxita.
  • 2021/12/31: 7etatik 15etara.
  • 2022/01/01/: Itxita.
  • 2022/01/05: 7etatik 22etara.
  • 2022/01/06: 7etatik 22etara.

OSTALARITZA:

  • 2021/12/24: 10etatik 15etara.
  • 2021/12/25: Itxita.
  • 2021/12/31: 10etatik 15etara.
  • 2022/01/01/: Itxita.
  • 2022/01/05: 16etatik 1era.
  • 2022/01/06: 10etatik 21etara.

♦ GARDENTASUN ATARIA

Lehengo Bazkideen Ataleko Gardentasun Atarian zegoen informazio guztia Anaitasunaren webgunera eraman dugu. Anaitasunako informazio konfidentzialari buruzko gaiak direnez, pasahitz bat sartu behar da atari horretan sartzeko. Dokumentu horiek eskuratu nahi dituen bazkide orok helbide elektroniko bat idatz dezake bazkide@anaitasuna.com helbidera eta pasahitza bidaliko zaio.

Pasahitza pertsonala eta konfidentziala da, eta identifikatutako bazkideak soilik erabili behar du, gorabeherak saihesteko eta pasahitza eta gardentasun-orria behar bezala erabiltzen direla bermatzeko. Beraz, arduraz erabiltzeko eskatzen dizuegu.


♦ ZINEMA BERTAN BEHERA UTZI DUGU

Covid araudikoa zken aldaketak direla eta, igande honetako zinema (hilak 19) bertan behar utzi behar izan duguSe armó el belén filma eman behar zen.


♦ URTEZAHAR GAUEKO KOTILOIA BERTAN BEHERA UTZI DA

Covid-19 kasuen bilakaera ikusirik, Urtezahar gaueko kotiloia bertan behar utzi behar izan dugu, bai eta kanpai-hotsen ondoren aurreikusia zegoen jaia ere.


♦ JUDOKA LAGUNAREN EGUNA

Heldu den asteartean (abenduak 21), Judo atalak Judoka Eguna ospatuko du. Haurrek beren adineko lagun bat ekar dezakete entrenamendura kirola ezagutu dezan, bai eta nola jokatzen den ere. Interesdunek mezu elektronikoa bidali beharko dute judo@anaitasuna.com helbidera, parte hartuko duen bazkide ez den haurraren izen-abizenak idatzita.

  • Txikiak: 17:30etik 18:30era.
  • Benjaminak: 18:30etik 19:30era.

♦ JOSTAILUAK EMATEA

Bazkideen artean, inork egoera onean dauden jostailuak baditu eta bota nahi baditu, gure elkartera ekar ditzake, ludotekan edo txikiparkean utzita, bigarren bizitza emateko eta beste haur batzuek erabiltzeko.


♦ GAURKOTASUNA

– Anaitasunak bere historian lehen aldiz lortu du bi padel talde mantentzea Nafarroako Erresumako Kopako Lehen eta Bigarren mailetan.

Gimnasia erritmikoko talde seniorrak brontzezko domina eskuratu du Gasteizko II. Nazioarteko Gimnasia Txapelketa irekian.

Alain Landa Espainiako Judo Kopako txapeldunorde izan da kadetetan.

Ander Torrikok berriz izan du lesioa eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan.

Irudietan Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeko kideak ageri dira Eguberriko topa egiten eskubaloiko talde nazionalekin.


ASTEBURUKO EKITALDIAK

. Erantsi dizuegun PDFn, asteburu honetan gure instalazioetan jokatuko diren partidak eta ekitaldiak dituzue bildurik.

X