ALBISTE BULETINA
2022/02/25
♦ PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA
Anaitasunako zuzendari Ana Caspistegik aste honetan aurkeztu die Plan Estrategikoa berrogeita hamar kideri. Martxoaren 1ean, asteartean, berriz, 19:00etan egingo du -2 jatetxean. Izen emateak klubeko bulegoetan edo Resasports aplikazioaren bitartez egin daitezke («Plan Estrategikoaren Aurkezpena» jardueran izena eman behar da ekitaldien kategorian sartu eta dagokion data hautatu ondoren).
♦ ERRESERBAK JATETXEAN ETA TABERNAN
Hemendik aurrera, bai jatetxean bai tabernan bazkari eta afarietarako egindako erreserbetan, bazkide ez diren pertsonek ez dute lehen ordaintzen zuten 2€ak ordaindu behar sozietatean sartzeko.
♦ TABERNAREN IREKIERA GOIZEKO 8:30ETAN ASTEBURUTAN
Larunbat honetatik aurrera tabernak larunbat eta igandetan 08:30ean irekiko ditu ateak bazkideen kafea eta opil sorta bat emateko. Aprobetxatu Anaitasunan eguna ahalik eta ondoen hasteko.
♦ TABERNARA SARTU OSASUNA MAGNA ETA ASOBAL PARTIDUEN ONDOREN
Anaitasuna Pabiloian ospatzen diren Osasuna Magna zein Helvetia Anaitasuna partidetarako sarrera duten pertsona guztiek, sarrera doian izango dute sozietatean sartzeko. Era berean, partida egunetan afarietarako erreserbak egin ditzakete.
♦ MENDI ETA NATURAKO EKINTZEN MAITALEAK
Txumarra hil ostean, Mendi sailak, Anaitasunako zaharrenak, berritzea eta belaunaldi berrietara irekitzea erabaki du. Hori dela eta, laster topaketa bat egingo da, mendiaren mundua eta naturako jardueretan zaleak diren pertsonek ardura hartu, jarduera gehiago programatu eta atala dinamizatzeko. Mendia maite baduzu, hau da zure lekua. Interesa dutenek email bat idatz dezakete socio@anaitasuna.com helbidera (mezuaren gaian «Mendia» jarri).
♦ ERRETEGIEN IREKIERA
Azken elur-ekaitzean jasandako kolapsoaren ondorioz itxi behar izan zuten erretegien terraza. Dagoeneko konponduta dago, beraz, asteburu honetan irekiko dute berriro.
♦ LEHEN SOROSPENEKO MENDI IKASTOROAN
Ikasketa, Ikerketa eta Kirol Medikuntza Zentroak (CEIMD) eta Nafarroako Kirol Institutuak mendian lehen sorospenen jardunaldia antolatu dute. Interesa duen ororentzat zabalik dago. Jarduera doakoa da eta martxoaren 1ean eta 15ean izango da, 16:00etatik 20:00etara, Larrabide estadioan. Izen-ematea hurrengo estekan egin daiteke.
♦ BERRIA
– Nafarroako Kirol Jokoetako Anaitasunako Judokek lau lehen postuak portu dute lehen fasean.
– Anaitasuna Gimnasia atalak agur esan die Nafarroko jokoetan guztia eman zuten lau gazteei.
– Hogei domina Anaitasunako igerilarientzat Neguko Euskal Herriko haur txapelketan.
♦ ASTEBURUKO EKITALDIAK
Gure instalazioetan asteburu honetarako partiden eta ekitaldien egitaraua PDF batean eransten dizuegu.
Comments are closed.