ALBISTE BULETINA

07/29/2022

 

♦ ILARAK OSTALARITZAN

Covid-19aren pandemia bitartean eta ordena arrazoiengatik, erabiltzaileek haien eskakizunak egiteko ilarak osatu zitzaten ezarri zen. Orain gaixotasuna atzeraka doan einean, ez da beharrezkoa ilaran itxoitea, baizik eta tabernako barra guztian zehar kokatu zaitezkete.


♦ BOKATA ERDIAK TABERNAN

Datorren astean zehar, tabernan bokata erdiak zerbitzatzen hasiko dira berriz ere. Orain dauden aukera guztiak eskainiko dira oraingo tamaina baino murriztuagoa duten opiletan.


♦ ITZULERA ENTRENAMENDUETARA

Aste honetan, Helvetia Anaitasunako Asobal taldeko kideak entrenamenduetara itzuli dira irailaren 3an hasiko den hurrengo denboraldia prestatzeko. Anaitasunako bazkide izateagatik abonuak eskuratzeko prezio bereziak dituzuela oroitarazten dizuegu eta, uztailaren 15era arte, pabiloiko eserlekuak aukeratzeko lehentasuna duzuela. Lotura honen bidez zuen abonuak eros ditzakezue. Izan zaitez ere #ErraldoiaGuBezala!


♦ MAHAI-TENISA ANAITASUNAN

Datorren larunbateko goiz osoan zehar, Anaitasunako Mahai-teniseko sailean Anaitasuna Mahai-tenis Open Txapelketa gauzatuko da. Ez ezazu galdu 8 eta 16 urte bitarteko kirolari hauen partiduak. Laster, helduentzako txapelketa iragarriko dugu.


♦ EMAKUMEZKOEN ALDAGELAK ERABILGAI

Behin dutxetako paretak margotzeko lana amaitu delarik, larunbat honetatik aurrera nesken aldagela orokorrak berriz ere irekita eta erabilgai egongo dira. Barkamena eskatzen dizuegu mantentze-lan hauek eragindako eragozpenengatik.


♦ BERRIAK

Helvetia Anaitasunak bere lau fitxatze berri aurkeztu ditu: Joao Pinto, Ernesto Goñi, Xavi Castro eta Julen Elustondo.

Anaitasunak Bigarren Maila Nazional Absolutuan jokatzeko plaza eskuratu du mahai-tenisean.

Petra Bisa, azpitxapeldun gazte Espainiako Udako Igeriketa Txapelketan 50 metro libreetan.


♦ GURE SAILEN LEIHAKETAK

PDF bat bidaltzen dizuegu asteburu honetako gure kirol sailen leihaketa guztiekin.