ALBISTE BULETINA

06/10/2022

 

♦ ASTEAZKENEAN HASIKO DA UDAKO ORDUTEGIA

Datorren asteazkenean, ekainak 15, udako denboraldia hasiko da Anaitasunan, eta horrek instalazioen ordu aldaketak suponsatzen du. Irailaren 15era arte izango ditugun ordutegien dokumentu bat eransten dizuegu.


♦ UDAKO KURTSO GUZTIEN ISKRIPZIOAK

Ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean, udako ikastaroetarako izen-ematea zabalik egongo da, aurten adin txikikoentzako hainbat jarduera dakartzaten nobedade gisa. Izen-ematea aplikazioaren bidez, Bazkideen Arloaren bitartez edo klubaren bulegoetan egin daiteke.


♦ HEMEN DA GARAGARDO FESTA!

Garagardoaren inguruan ekitaldi handi bat prestatzeko ahalegin eta dedikazio handiaren ostean, Anaitasunak bi ekitaldi oso berezi egingo ditu datorren astean. Hilaren 17an eta 18an, aire zabaleko pistan dozena bat garagardo artisau markaren eszenatoki izango da, eta edari hau maite duten guztiak gozatu ahalko duzue. Baina, horrez gain, 17an, -2 jatetxean, ikuskizun bikaina izango da, Cervezas Sonoras, dastaketa, musika eta umore onarekin. Sarrerak salgai daude oraindik klubeko harreran eta Iruñeko hainbat gunetan. Zain gaude!


♦ TORTILA SOLIDARIOA ANAITASUNARA ITZULTEN DA

Ekainaren 25ean Tortilla Solidarioa ospatuko dugu tabernako terrazan, eta haren dirua Gaixotasun Neuromuskularren Nafarroako Elkartearentzat (ASNAEN) izango da. Beti bezala, zure laguntza eskatzen dizugu tortillak prestatzeko. Boluntario gisa izena eman dezakezu cultura@anaitasuna.com helbidera mezu bat bidaliz. Elkarlanean, gehien behar dutenei laguntzeko!


♦ ESKUBALOI ESKOLARI LAGUNTZA

Anaitasuna eskubaloi eskola hazten jarraitzen lagundu nahi baduzu, gure babesleetako Kaikuren esnea eros dezakezu klubeko harreran.


♦ SAN KRISTOBALERA IGOERA BIZIKLETA

Ostiralean, hilak 17, 18:30ean, txirrindulari talde bat aterako da Anaitasuna San Kristobalerako sarbidetik. Ahaleginaren ostean, txistorrada zaporetsuaz gozatuko dute. Izen emateak, bost euro balio izango duena, 669218284 telefono zenbakira deituta egin daitezke.


♦ KANPOKO PISTA LANAK

Garagardo Jaialdian kanpoko pistan erabiliko den eszenatokiaren montaketa egiteko, pistaren erdia itxi behar izan da, eta ekitaldia amaitu eta eszenatokia desmontatzen denean berriro irekiko da.


♦ AZKEN JUDO ENTRENAKETA

Datorren asteartean, ekainak 14, Judo atalak denboraldiko azken entrenamendua egingo du eta bere ateak ireki nahi ditu txikien gurasoak haiekin batera, ataleko lau judokek prestatutako deialdeia ere ikus dezaten. Animatu zure seme-alabak nola hobetu diren ikusteko!


♦ GOZATU SAN FERMINETAN ZEZEN PLAZAN ELVETIAREKIN

Helvetia Asegurua, gure aseguru konpainia ofizialak, badaki denok zenbat nahi ditugun sanferminak merezi duen bezala ospatzea, horregatik, uztailaren 9ko zezenketarako txartel bikoitza zozketatzen ari da. Elik eta Ismaelek atsegin handiz lagunduko dizute gure instalazioetako bulegoan.


♦ BERRIA

GALERIA: Horrela gozatu zuten gure kirol sail guztietako kideek Anaitasunako Kirolari Jaialdian.

Haritz Elizaldek garaipena lortu du Gipuzkoako V. Openean: txapelketa osoko igerilari onena eta Nafarroako errekor berria izan da.

Anaitasuna, Nafarroako Igeriketa Jokoetako junior kategoriako txapeldunordea.

Bigarren Kategoria Padel Kluben Talde Absolutuen Nafarroako Txapelketan zazpigarren sailkatu da Anaitasuna.

GALERIA: Puerto Larrau eta Belagoarako Mendi txangoaren argazki onenak.

Anaitasuna alebinentzako brontzezko domina Vitoriako III Open Internacional Gimnasia.

Anaitasunako sei halterofiliak parte hartzen dute asteburu honetan Espainiako Txapelketa Absolutuan.

Helvetia Anaitasunak bere fitxaketak itxi ditu Ernesto Goñi iruindarra sartuta.


ASTEBURUKO EKITALDIAK

Gure instalazioetan asteburu honetarako partiden eta ekitaldien egitarauarekin PDF bat eransten dizuegu.


♦ GURE ATALEN LEHIAKETAK

Asteburu honetan gure kirol ataletako lehiaketa guztiekin PDF bat bidaltzen dizuegu.