ALBISTE BULETINA

07/22/2022

 

♦ TABERNARAKO SARRERA 22ETATIK AURRERA

Aste honetatik aurrera, ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, 22:00etatik aurrera tabernan sartzea posible izango da. Egun horietan klubeko ostalaritzaren itxiera ordua goizeko 1etan izango dela oroitarazten dizuegu.


ANAITASUNAREN ALDIZKARI BERRIA

Eskuragai dago Anaitasunaren urteroko aldizkaria, azken urtean suertatu denaren errepasoarekin eta gure kirol sailen lorpenen laburpenarekin. Lotura honen bidez online kontsultatu dezakezue.


♦ EMAKUMEZKOEN ALDAGELAK ITXITA

Uztailak 25 astelehenetik uztailak 29 ostiralera (biak barne), emakumeen aldagela orokorretako paretak margotuko dira. Ondorioz, egun horietan zehar itxita mantenduko dira eta ezingo dira erabili.


♦ LEKUA JATETXEAN

-3 solairuan kokatutako tabernan gertatzen den jendeztatzea saihesteko, -2 solairuko jatetxea ireki da nahi dutenek bertan bazkaldu ahal izateko. Jatetxean ez da ostalaritza zerbitzurik izango baina, hemendik aurrera, instalazio horiek bazkideek erabili ahal izango dituzte.


♦ ASTELEHENEAN, EKINTZARIK EZ

Hurrengo uztailak 25 astelehena, Santiago Apostoluren eguna, Nafarroan jaieguna dela oroitarazten dizuegu. Hortaz, Anaitasunan ez da ez ikastarorik ez udako kanpamenturik izango. Jarduera asteartean normaltasunez berrekingo da.


♦ HELDUENTZAKO UDAKO IKASTAROAK

Dokumentu bat eransten dizuegu udako ikastaroetarako eskuragai dauden plazekin. Bertan berretsitako jarduerak, prezioak eta ordutegiak zein izen emateko sistema berrikusi ahal izango duzue. Aprobetxatu abuztuan zure jarduerarik gogokoenak disfrutatzeko!


♦ ESKUBALOI BAZKIDE-TXARTELAK

Iragarri genuen moduan, gure eskubaloiaren 2022-2023 denboraldiko bazkide-txartelak lortzeko inskripzioak ireki ditugu. Aurreko urtean bezala, abonuek Asobal, Nesken Zilarrezko Ohore Maila, eta Mutilen 1. Maila Nazionalerako balioko dute. Aurreko denboraldiko bazkideek eta Anaitasunako bazkide guztiek uztailaren 15era arte nahiago duzuen eserlekua aukeratzeko duzue denbora. Lotura honen bidez egin dezakezue. Izan zaitez #ErraldoiGuBezala!


♦ MAHAI-TENIS TXAPELKETA

Uztailak 30 larunbatean, Anaitasunako Mahai-teniseko sailean IV. Anaitasuna Mahai-Tenis Open txapelketa ospatuko dugu, 8-16 urte bitarteko gazteentzat. Inskripzioek 1,5€ kostatzen dute eta bulegoetan egin daitezke. Uztailak 28 da amaierako data. Konfirmazioak inskripzio-hurrenkeran egingo dira zorrozki.


♦ ACEDYR PEGATINAK

Uda honetan Kluben, Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartearen Itunaren barne dagoen klub batera joaten bazarete oporretan, zuen Anaitasunako bazkide-txartelean ACEDYR pasaporteko pegatina baduzue bere instalazioetara sartu ahal izango zarete.


♦ BERRIAK

Gaur Koxko Goñi sukaldeko buru berria ezagutuko dugu: “Anaitasuna erraldoia da baina ilusio handiz egiten diot aurre erronak honi”.

Anaitasunako Igeriketa Taldea bosgarren Euskal Herriko Udako Absolutu eta Juniorren Txapelketan.

Anaitasunako Talde Alebina 14. Gimnasia Erritmikoko Espainiako Kopako bigarren fasean.

Julen Delgado 8. Halterofiliako 17 urtez txikiagoko Espainiako Kopako txapelketan.

Zazpigarren posizioa Anaitasunarentzat Udako Euskal Herriko Infantilen Igeriketa Txapelketan.

Anaitasuna Kluben Liga Nazionaleko hirugarren jardunaldian txapeldun mutiletan eta azpitxapeldun nesketan.

Iñigo Sáenz zilarrezko domina lortu du Udako Alebinen Espainiako Txapelketan 200 metroko bular-igeriketan.

Anaitasuna Halterofiliako mutilen mailako 15 urtetik azpiko liga nazionaleko hirugarren posizioan finkatu da.


♦ GURE SAILEN LEIHAKETAK

PDF bat bidatzen dizuegu asteburu honetako gure kirol sailen leihaketa guztiekin.